Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2017

“SUITZAN JASOTAKO INFORMAZIOAREKIN EHN ZERBAIT EGIN NAHI DUGU”

2013an musika taldea sortu eta lehenbiziko kontzertua Suitzan eskaini zuten Occhi di Farfallakoek, eta herrialde horretara itzultzeko aukera izango dute egunotan. Euskal Herriko Bilgune Feministarekin batera, emakume preso politikoez lau hitzaldi eta bost kontzertu eskainiko dituzte bertan. Hori guztia, Free Nekane plataformak eta Bilgune Feministak antolatu dute Suitzan preso dagoen Nekane Txapartegi euskal preso politikoaren aldeko elkartasun biraren barruan. Horren harira, Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek hitz egin dute Occhi di Farfallako bi kiderekin.

Occhidifarfalla_tour_15-07_0047TXIKI

Defenestre Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako irratsaioa Defenestre Fest jaialdiari eskeiniko diogu. Azken urteetan Zarauzko Putzuzulon egiten den jai solidarioa larunbat honetan burutuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan joko duten taldeak entzuteko aukera edukiko duzue ordu eta erdiz, eta ohiko agendari ere errepasoa egingo diegu 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_31_defenestre

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue entzungai. Saioa berriz HEMEN.

Koop fabrika eta ekonomia soziala

Kaixo!

Aurreko astean erakundeetako zenbait politika sozialei buruz hitz egin ondoren, ekintzailetasun soziala eta ekonomia sozial eraldatzailea izango ditugu hizpide aste honetako saioan. Ekonomia modu hau zer den ezagutu eta alternatiba ezberdinen berri emango digute Beñat Irasuegi eta Leire Udabe gonbidatuek. Olatukoop eta Koop fabrika zer den azalduko digute, besteak beste.

Hori eta gehiago, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

*Ez ahaztu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kamisetak ditugula saioan parte hartzen duzuenentzat. Deitu: 943 86 81 83.
olatukoop

Elektropeñaren txanda aste hontako Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixow kaiolazaleok!!!!! Aste hontako saioan Elektropeñak hartuko du saioaren gidaritza!!! Hivern Discs zigilu bikainetik Quentin eta Parple bezalako artisten sorkuntzak entzungo ditugu, baita orain gutxi Euskla Herrian izan zen Rodriquez Jr handiaren EP-rik berriena ere. Horretaz gain, azken aldian bor-borka dabilen agenda elektronikoari errepaso txiki bat emango diogu, eta azken aldian Elektropeñak burutik kendu ezin dituean abesti batzuez ere gozatuko dugu!! Ez galdu lagunok!!!! UP THE KAIOLS BETI!!!

IMG-20160821-WA0010