Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2017

Axi Muniain urteko lehendabiziko saioan

Urte berri on entzule maite!!

Biharko saioan urtea amaitu baino lehen jaso genuen albistearekin ekingo diogu. Portugalgo Nazereko uretan istripu larri izan zuen Axi Muniainek. Olatu handien artean bere amaiera irudikatzerainoko egoera bizi izan zuen pasa den abenduaren 22an. Egun hori eta gero makina bat komunikabidetan agertu da bere esperientzia kontatzen. Biharkoan, bada, gela arroxean izango dugu esperientzia honen inguruan hitz egiteko.

Honetaz gain, ezin dugu ahaztu hondartzako futbolak edo playeroak ez duela etenik. Igande honetan, negu gorriko eguraldiarekin jokatuko da 10. jardunaldia eta nola ez kiniela egingo dugu. Azkenik ez dugu aipatu gabe utziko pasa den larunbatean Egian izan presoen aldeko eskubaloi topaketa.

Hau dena beti bezala, bihar ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

axi_nazare

horizontal-f6f2233f1bf5c68376fa161f06d6d950presoak-eskubaloi-egia6jpg

BEGOTXU OLAIZOLA: “GALESAK KEZKATUTA DAUDE BREXITAREKIN, ZOKORATUAGO GERATZEKO BELDUR DIRA”

Urteak dira euskal komunitatea eta Gales harremanetan daudela, horrez gain, gaurko elkarrizketaren tartera batu den Begotxu Olaizola bizi izan da Galesen, hizkuntza gutxituen bueltako egitasmoetan lanean.

BegotxuOlaizola

Egunotan, euskal astea ospatzen ari dira Galesen, bi komunitateen arteko lotura horri tiraka, eta Zarauzko Arraio irrati libreko gela arroxarekin bat egin dugu, hango lagunek egin baitiote elkarrizketa Olaizolari.

Urtea dotore hasteko, El txef a-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixow kaiolazaleok!! Urteko lehen bixita benetan dotorea izango da Kaiolatik saioan, Gernikako urrezko semearen bixita izango baitugu gela arroxean!! Aitor Etxebarria jauna momentuko euskaldunik internazionalena dugu elektronika munduan. Bere produkzio gozo eta bereziek mundu mailako oihartzuna izan dute azken urteotan. Bira etengabean bizi den dj eta sortzaileak, bere agenda estuan tartea eskeiniko digu ostiralean, bera hobeto ezagutu eta bere musika ederraz gozatzeko. Ez galdu zita lagunok!!! Ostiralean, arratsaldeko 20tan, Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS!!!

Entrevista-Aitor-Etxebarria-EL_txef_a-We-Walked-Home-Together

Torito ZarataZarautzen

Aste honetan Torito eta bere Ipad-a edukiko ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Aspaldian gurean izan gabe da Torito eta hortaz, musika zaratatsu ugari ekarriko digu, gehienak nobedadeak. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

torito_urtarrilak_10

Atzo Toritorekin egindako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.