Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2016

Irrati Mobileko elkarrizketak entzungai dituzue

Larunbatean irrati kamioiarekin egin genituen elkarrizketak entzungai dituzue. 6 auzo ezberdinetan ibili ginen goizez. Zelai Ondo, Iñurritza, Itsas Mendi, Santa Marina, Azken Portu eta Vistalegre bisitatu genituen, bertako auzo elkarteei elkarrizketak eginez, baita Kalegorrian egitasmoko kide bati ere. Elkarrizketak podcastean dituzue entzungai.

kamiona2

kamiona

Tito Metralleta ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Tito Metralletaren bisita edukiko dugu. Aspaldian gela arroxestik pasa gabe dugu Tito eta aste honetan gustuko duen musikaz gozatu ahalko dugu, baita bere tontakeriez ere. Hau dena, 21:30-etatik aurrera izango duzue.

maiatzak_31_tito

Atzo Titorekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Okupazioaren mila aurpegi

Kaixo lagunak!

10. urteurreneko astelehenarekin gatoz igande honetan! Saio mamitsua dugu gaur ere, batez ere okupazioa ardatz hartuta. Batetik, Arditurriko errepublika independentearen 30. urteurrenaz arituko gara, hango kideak gela arrosera ekarrita. Bartzelonako Gracia auzora ere joango gara, Banc Expropiateko kideekin hitz egitera. Eta gainera, Donostiako Gipuzkoa plazan ere egingo dugu geldialdia, errauskailua ardatz hartuta sistemari aurka egiten ari diren akanpadan.

Eta, nola ez, Ekhiñe Eizagirre eta beste kideak Fresnesko espetxean aurrera eramaten ari diren borroka ere ekarriko dugu gurera.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

indizeaindizea

Gaurko Bolloenean Ekhine, emakumea eta kartzela

Beti bezala, hil honetako efemeride interesgarriak azalduko dizkizuegu eta, ondoren, 2 gonbidatu izango ditugu. Batetik, Krisek azalduko digu, oro har, zein egoera bizi duten emakume presoek eta berak izandako esperientziak partekatuko ditu gurekin.

fresnesera

Bestetik, Nagorek, egun hauetan Fresnesen nahiz beste zenbait kartzelatan gertatzen ari dena argituko digu eta egoera salatzeko planteatutako ekimenak ere zehaztuko ditu. Orokorretik lokalera ere joko dugu, ordea; izan ere, Ekhine Eizagirre zarauztarra Fresnesen dago preso eta bere egoera gertuagotik ezagutuko dugu.

ekhic3b1e

Ikusten duzuenez, gaurko saioa interesgarria izango da! Ez galdu 21:00etatik aurrera hasiko den Bolloenea saioa.

 

Sakabanaketaren aurkako pala txapelketa eta Axi Munian surflaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Uda usainarekin gatoz aste honetan eguraldia lagun saio berri bat eskaini asmoz. Asteazken honetan lehendabizi larunbatean izan zen sakabanaketaren aurkako pala txapelketaren antolatzaileekin egongo gara. 28 bikotek parte hartu zuten herriko frontoi ezberdinetan eta final handia frontoi txikian ospatu zuten giro ederrean. Ekimen honen zergatiak eta txapelketaren gora beherak azalduko dizkigute.

Honez gain Axi Munian surflaria ere izango da gurean. Azken aldian Hawaii aldean ibili zaigu eta bertan izandako esperientziaren berri emango digu olatu handietan ibiltzen den zarauztar honek.

Hau dena beti bezala Arraio Irratian izango duzue entzungai, bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera. Ondo izan!!

IMG_0411_new_small

qrsdF95t