Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2015

Stephan Bodzin protagonista gaurko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok, gaurko saioan Stephan Bodzin jainkoa goratuko du Elektropeñak!!! Bremen-go musikariak “Powers of Ten” izeneko maixulana kaleratu du aurten, historiara pasako diren hamar perlaz osatzen dena!!! Gaurkoan bertako abesti batzu entzungo ditugu, eta baita azken asteetan kaleratu duen remix bat ere. Saioaren ardatz nagusia hauxe izango da, baina bertze hainbat nobedade ere entzungo ditugu, esaterako Kidnap Kid edota Maxxi Soundsystem sortzaileen  ekoizpen berriak!!! Beti bezela, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

o-produtor-alemao-de-musica-eletronica-stephan-bodzin-1285276690565_615x300

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa martxan da

parrila 2015 - 2016 web

Urria amaitzera doan honetan, Arraio Irratiaren aurtengo parrila martxan daukagu. Aurtengo denboraldian aldaketa gutxi izango du programazioak, bai etxeko uztari dagokionez eta baita arrosa saretik hartzen ditugun irratsaioez.

Gure saioekin hasita, aldaketa izango duena Atalka saioa izango da. Ahots berriak entzuteaz gain, zatikatua dugun saioak egun aldaketak izango ditu eta. Zinema Itsua esaterako, hilabeteko lehen ostegunetan izango dugu, Elkarrizketa saioa bigarrengoan, Gorkeya musika taldea hirugarrengoan eta Bolloenea saioa hilabeteko azken ostegunetan izango da.

Izerditan Blai
saioan ere ahots berriak edukiko ditugu eta Gerard Bridge Eskozian korrespontsal lanetan izan genuena, gurera itzuliko da.

Gainontzean, ez dugu aldaketa gehiegi izango. Asteartetan, ZarataZarautzen txanda izango da betikolez. Ostiraletan, elektronika zaleentzat Kaiolatik irratsaioa izango da. Eta astea ongi amaitzeko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulakoak izango ditugu.

Arrosa Sareko saioei dagokienez, aurten berrikuntzaren bat edukiko dugu. Asteartetan eta 18:00etatik aurrera, Bilboko 97 Irratiako Bidegorritik magazina edukiko dugu esaterako. Bestalde, Hala Bedi Irratiko Adesalambrar eta Bertxoko gurean izango dira berriz ere. Zintzilik irratiko Matxura Buruan saioak astelehenetan izango du lekua eta Urretxu-Zumarragako KKinzona Irratiko Salda Badago saioak berriz asteazkenentan.

Amaitzeko, goizetan ez da aldaketarik izango. Info 7ko Kale Gorrian magazinak egunari hasiera emango dio astelehenetik ostiralera eta jarraian, Hala Bediko Suelta La Olla saioaren txanda izango da. Arratsaldetan berriz, astelehenetik ostiralera, Zebra Bidea saioa edukiko dugu 16:00etatik 18:00etara

Herriko taldeen emaitzak, playeruak eta surfa biharko saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan herriko taldeek lortutako emaitzak errepasatuko ditugu. Aipatzekoa da emakumezkoen lehendabiziko taldeek lortutako garaipenak, futbolean, saskibaloian eta nola ez eskubaloian. Azken honek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen porrota ezagutzen ez zuen Zuazoren aurka.

Emaitzez gain hondartzako futbolari ere eskeiniko diogu tartetxo bat.Igande honetan bigarren jardunaldia jokatuko baita goizeko 8.00etan. Orduaren arabera emaitzetan sorpresak egon daitezke kinielak hankaz gora botaz.

Azkenik Akitanian izan den surf txapelketa aipatuko dugu. Emakumezkotan Tyler Wright izan da garaile eta gizonezkotan ihazko munduko txapelduna, Gabriel Medina. Guzti honen berri izan nahi baduzu ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratian FMko 99.3an!!

22258635902_f76e60c397_z

Alternatiben HERRIA

Lehengo asteko deskantsuaren ostean gogo biziz eta irrikaz gatoz igande hontan. Bai hoixe.

Datorren astean, urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egingo da. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betetzeko helburuarekin.

Mobilizazio eraikitzailea, denentzat tokia eginez. Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko dira jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak,…

2015-06-11, Bilbao. "Alternatiben Herria-El Pueblo de las Alternativas" Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Gutunak eta beste gizarte elkarte batzuk bultzaturiko ekinbidea. Argazkian, aurkezpena. 11-06-2015, Bilbao. Presentación de la iniciativa "Alternatiben Herria-El Pueblo de las Alternativas", iniciativa promovida por la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria y otros colectivos. En la imagen, la presentación.

Guzti hontaz aritzeko Olatz Doñabeitiarekin arituko gara

Zirriren faltan, Madriden izango baitugu astelehenean hasiko den internazionalismoaren aurkako epaiketa jarraitzen ahuntzako erreportari moduan, Malintxe handia izango dugu aspaldiko partez. Eta noski, betikoak.. Sozi eta Edonato.

Hortaz badakizue. Beste irratsaio interesgarri bat igandean 21’etatik aurrera FM 99.3an

Adiorik ez