Iepa kaixo entzule maiteak!

Jakingo duzuen bezala, larunbat honetan Aiala eskubaloi taldeak ABF mailan aritzeko txartela lortu zuen Oviedon. Balentria honen inguruan jardungo gara Martin LarraƱaga entrenatzailea, Araitz Urtiaga kapitaina eta Andrea Zaldua jolariarekin. Ahaztezina izan den asteburuaren kronika egingo digute aje guztiak alde batera utzita.

Honez gain playerotako finalak ere aipatuko ditugu. Ostiralean emozioz beteriko jardunaldia izan genuen Zarauzko hondartzan eta honen berri emango dizuegu kinielaren emaitzak ahaztu gabe.

Azkenik Eskozia aldera joko dugu, Gerard Brigdek Redphat Albionen berri frexkoak ekarriko dizkigulako. Denboraldi honetan lortutako emaitza bikainei esker mailaz igotzea lortu dutenez gure korrespontsalak bertako berri emango digu.

img_4248-w

« »