Press "Enter" to skip to content

Irene Kaoss-en bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako saioan Txingudiko lurretatik etorriko zaigu bixita, Irundik datorren Irene Kaoss gaztea izango baitugu Arraioko gela arroxean!!! Techno ilunaren maitale, duela 8 hilabete inguru hasi zen nahaketekin saltseatzen, batez ere inguruko lagunek bultzatuta. Traktorrarekin hasi, eta cdj nahiz biniloekin ere pintxatu du bere ibilbide motz baina oparoan. Gaur egun Tunk eta Pagoa aretoetan ibilitzen da bere doinu ilunak zabaltzen, eta bere goitizenak dioen bezala, Kaos-a sortu ohi da  bere gailuak ikutu orduko!!! Biharko saioan techno alemaniarra ardatz hartu eta ordubeteko set eder bat eskeiniko digu!!! Beti bezela, 20.00tan hasi eta 21.00rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

IMG-20150311-WA0003

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude