Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2015

6 nazioak eta playeruak biharko saioan

Kaixo entzule!

Biharko saioak bi gai nagusi izango ditu: errugbya eta hondartzako futbola. Lehendabizi Gerard Bridgek Eskoziatik 6 nazioen berri emango digu. Azken jardunaldi zirraragarri batean Irlandak irabazi zuen txapelketa.

Honez gain playeroen berri ere emango dugu. Azken jardunaldi honetan emakumezkoen ligako finalistak eta gizonezkoen final erdiak erabakita geratu baitira.

Denbora izanez gero herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Gogoratu hau denak 20.00tatik aurrera izango duzuela entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Ireland_3183627b

Udazerrifest mintzagai Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, gaurko saioan Udazerrifest ekitaldiataz jardungo gara!!! Jaialdia bihar ospatuko da Getariako Gaztetxean, eta Gipuzkoa osotik datozen 9 artista elektroniko izango dira taula gainean. Gaur berau antolatzen dabiltzan Manu eta Xuban izango ditugu kaiolan!!! Musika pixka batetaz gozatu eta biharko zertan datzan azalduko digute!!! Beti bezela, 20tan hasi 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

10403639_10206150296058699_5840115643060832449_n

Erotismoak piztuko zaitu Zinema Itsuan

Norberak daki zer ezkutatzen duen maindireen azpian; zergatik isiltzen dituen amets lizunak. Desioa, sexua, plazera eta erotismoa estu lotuta daude, baina zinean, hori guztia ikuspegi jakin bat eskaini ohi zaigu.
Bihar, Aitziber Estonba sexologoaren laguntzaz, erotismoaz eta pelikula erotikoez jardungo dugu Zinema Itsua-n. Ez galdu 21:00etatik aurrera entzungai izango duzuen irratsaio tentagarria.

shame