Press "Enter" to skip to content

Hunnai-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharko saioan Hunnai handiaren bixita edukiko dugu. Elizondotar gazte honek txiki txikitatik maitatu du musika, bere aitaren blues biniloetatik hasi, gaztaroko Ramstein edota Linkin park taldeetatik pasa eta elektronikan ezagutu zuen arte!! 2009-an sorkuntza lanetan hasi zen bere portatil zaharrarekin, eta gutxinaka nahasteko gauzak lortu eta pintxatzen ere hasi zen. Eszenatokietara 2011ean egin zuen salto, lagun arteko festetan hasi eta txitxarro, pagoa, lur, noboo edota txalintxo bezalako areto esanguratsuak zapaldu arte!!! Minimala, technoa, elektroa eta deep-a landu ohi ditu bere produkzio nahiz sesioetan. Biharkoan bere azken abestia ekarriko digu primizian, eta jarraian bere set eder batekin gozatuko dugu. Galdu ezinezko zita lagunok!!! Bihar 20tatik 21tara Arraio Irratian, 99.3fm!!!

10850786_743585332377029_1543264989_n

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude