Iepa kaixo!

Gaurko saioa kirol konpromezuengatik grabatua izan da, beraz zuzenean parte hartzea zaila izango zaizue. Honek ez du kentzen ordea saio bikain bat izango denik. Gaurkoan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu lehendabizi.

Ondoren surfaz jardungo gara Galea lurmuturreko eta Pipelineko txapelketez gain Mundakakoa ere jokatu baita.

II. preso eta iheslarien aldeko eskubaloi jardunaldiaz arituko gara gero. Antolatzaileei elkarrizketa bat egingo diegu ekataldi honen nondik norakoak jakiteko.

Azkenik hondartzako futboleko kiniela egingo dugu, igande goizean 6. jardunaldia jokatuko baita. Ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio Irratia, 99.3FM!!
IMG-20141212-WA0007

« »