Press "Enter" to skip to content

Emaitzak, playeroak, surfa eta Joxe Makazaga gogoan gaurko Izerditan blai saioan

Iepa kaixo!

Gaurko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Aurreko asteko elkarrizketak honetarako denborarik gabe utzi gintuenez gaur errepaso zabala egingo dugu.

Surfari ere egingo diogu tarte bat, Koroa Hirukoitzeko lehendabiziko froga amaitu baita Honolulun, Hawaiien. Bertan Dusty Payne izan da garaile.

Honez gain hondartzako futbolean beste jardunaldi bat izango dugu eta honen kiniela egingo dugu. Ea zuek ere animatzen zareten aurpegiliburuan, e-postaz edota zuzenean gurera etorrita egiten.

Azkenik, aste honetan zendu zaigun Joxe Makazagari tarte bat eskeiniko diogu. Arraun munduan lan asko egin duen gizona izateaz gain ondare handia utzi baitu zarauzko herrian ere, berak zioen bezala:Neska-motillak… Gaur jo berra zionk!

argazki200

One Comment

  1. joxan dolorosa joxan dolorosa

    gaurkuan ere saio handiya eukiko deula ematen du. zuen zain egongo nauk! gora kirola!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude