Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule maiteok!
Gaurko saioaren lehengo zatian herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu betiko moduan. Hemen arreta berezia jarriko diogu rugbyari, gaurkoan Josu Galarragara izango baitugu denboraldi hasieraren berri emateko.
Ondoren hondartzako futbola edota playerotako jardunaldi berri bat ate joka dugunez berau aztertu eta kiniela egingo dugu, ea zuek ere animatzen zareten!
Saioaren azken txanpan, Portugalen amaitu berri den maila goreneko frogaren berri emango dizuegu. Bertan ezusteko batzuk gertatu dira, munduko titulurako lehian Gabriel Medina, Mick Fanning eta Kelly Slater geratu direlarik.
Azkenik tranpa edota iruzur batzuen berri emango dizuegu, gaur egungo frogetan oraindik jendea honelako amarruak egiten saiatzen baita. Ez hutsik egin, 20.00tatik aurrena FMko 99.3a sintonizatu!!
Be First to Comment