Press "Enter" to skip to content

Connor Noctambus-en set-a Kaiolatik saioan!!!

Aste hontako kaiolatik saioan Connor Noctambus handiak gure saiorako espreski grabatu duen sesioa bat entzungo dugu!!! Bilbotar gazte hau 16 urterekin hasi zen Fruity loops programarekin elektronika sortzen. Solfeo ideia handirik gabe, berak gustoko zituen artisten musikak inspiratuta (David Carreta, Trentemoller, The hacker, Iñaki Marín…) bere abestitxoak eraikitzen joan zen, estilo propio bat sortu arte. Bere doinuek Electro-techno, E.B.M eta House iluna dute ardatz, eta amorruz beteriko uneak melankolia eta tristezia transmititzen duten beste batzuekin nahasten ditu. Euskal ekoizle handi honentzat musika barrenak husteko tresna da, eta horretarako erabiltzen du. Joan den urtean BLACK OXYGEN izeneko EP bat kaleratu zuen I-TRAXX zigiluarekin, eta laister beste EP bat argitaratuko diote argentinako SURVIVAL ALLIANCE RECORDS-ekoek. Biharkoan, gure saiorako bereziki prestatu duen set bat entzungo dugu, ehuneko ehunean bere ekoizpenez osatua. Galdu egingo duzu???

UP THE KAIOLS!!!

c31a6d5c-fad5-480b-9bd3-17c01a840b61

 

 

 

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude