Iepa kaxo!

Itsasaldiak gogor jo arren gure saioak ez du etenik. Aste honetarako ere makina bat kontu ditugu zuentzat. Lehendabizi herriko taldeen emaitzen errepasoa egingo dugu, aipatzekoa moduko garaipena lortu zuten futboleko mutilek baita areto futbolekoek ere.

Honez gain playeroei ere egingo diegu tarte bat, igandean amaitu zen fase erregularra eta datorren jardunaldian final laurdenak jokatuko dira. Bertan izandako emaitzak errepasatzeaz gain kanporaketen berri emango dizuegu.

Azkenik surfeko kontuak ekarriko ditugu gela arroxera. Australian hasi da maila goreneko zirkuitua zutikako surfean eta Hawaien etzandakoa. Gold Coastetik ez dugu albiste onik Aritz Aranburu kalera joan baita. Pipelinetik aldaketa haizea datorkigu, orain arte zirkuitua antolatzen zuen IBA elkartea bertan behera geratu da eta APBk hartu du agintea.

Hau guztia asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai FMko 99.3an , ondo izan!

« »