Iepa kaxo!

Aurreko astean huts egin bagenuen ere biharko saio bikaina prestatu dugu zuentzat.

Lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Jardunaldi hau ez da oso ona izan,talde gehienek porrota jasan baitute. Aipatzekoa futbolean zarauztarren eta ketakoen arteko derbyan emandako berdinketa.

Aurreko astean Gerardi huts egin genion arren biharkoan telefonoz bestalde izango dugu 6 nazioen azken jardunaldia errepasatzeko.

Azkenik playeroei tarte berezia eskeiniko diegu, igande honetan final erdiak jokatzen direnez protagonista batzuk izango dira gurean. Gure kiniela ere egiteko moduan izango zarete aurpegiliburuan.

Ez hutsik egin, azteazkenean 20.00tatik aurrera FMko 99.3an izango gara ta!
25098651

« »