Podcast: Play in new window | Download
Kaixo Zirrmarrok!
Gonbidatu eta guzti gatoz aste honetan! Duela gutxi itxi dutela eta, Aiako Andatza auzoko eskolaz ariko gara. Hamaika dira Euskal Herrian herri eta auzoei bizia ematen dieten eskola txikiak, eta horietako baten istorioa ezagutzeko aukera izango dugu protagonisten ahotik. Andatzan ikasle eta irakasle ibilitako bi lagun izango ditugu gurekin horretarako: Maider Eguzkitza eta Amaia Kerejeta.
Horrez gain, ordea, izango ditugu bestelako kontuak ere. Azkenaldian (ere)Â sarri aipatu ditugu euskararen aurkako erasoak, hezkuntza arlokoak oraingoan. Eraso horiek direla-eta larunbaterako Donostian deitu duten giza-katearen berri emango digute EHEko kideek.
Badakizue, ez galdu! Asteazkenero 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!
Be First to Comment