Iepa kaixo!!

Urtarrilean ATALKA berriro martxan jartzeko ilusioz beterik gatoz!Proiektu berri bat eskeini nahi dizuegu eta horretarako hamaika emakume ahots elkarlanean ariko gara bertan. Hilabetea lau irratsaiotan banatu eta bakoitzean atal ezberdin bat jorratuko dugu. Lehenengo astean Elkarrizketak, bigarrenean Kultura Magazina, hirugarrenean Zinema Itsua eta laugarrenean Gonazpietan lardaxkan saio feminista.

Lau aste,

lau atal,

lau irratsaio,

hamaika ahots Arraioko uhinetan!!Ostegunero gaueko 9tatik 10etara!

Laister geaaa!

« »