Kaixo lagunok!

Uztailean ez dugu oporrik hartu Zirrik eta Marrak. Aurreko asteko saioa oraindik sarera igotzerik izan ez badugu ere (ahal bezain laster igoko dugu), jo eta su gabiltza! Gaurkoan ere, zirrimarra eder eta interesgarriak egin asmoz gatoz. Atzo bertan Sortaldea Kultur Eremu berrian hitzaldi bikaina izan zen: “Nacionalismo lingu√≠stico”, Juan Carlos Moreno Cabrerak eskainia. Bertan izan ginen Zirri eta Marra, eta hizkuntzalari madrildarrarekin elkarrizketatxo bat egiteko aukera ere izan genuen. Eta noski, beti berri, lehiaketa, artikulu eta abarrik ere ez zaigu faltako.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=qJpZgIR_J9E&feature=player_embedded[/youtube]

Badakizue, Zarautzen FMko 99.3an edo Arraio Irratiaren webgunetik zuzenean entzuteko aukera duzue. 21:45 inguruan (eta errepikapena ostegunez, 15:00etan), Zarauzko irrati librean! Uztailean ere, Zirrimarraztu!

« »