Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2012

Monologoen ostean ZarataZarautz irratsaioa

Arraio Irratiaren urteurrena dela eta, Aitor Nabarro eta Jon Plazaola edukiko ditugu gaur Putzuzulon, pare bat monologo eginaz. Horregatik, gaurko ZarataZarautz irratsaioa beranduxeago egingo dugu seguruna. Gainera, Lagun Izoztua ez da bertan egongo. Baina lasai, Krixpin eta B Jauna bertan egongo dira eta zarata apur bat jartzen.

Herrira mugimenduko kide bat elkarrizketatuko dugu gaurkoan

Astelehenero bezala, edukiz betetako irratsaio bat egingo dugu gaurkoan ere. Efemerideak, aktualitatea, errezetak eta betiko atalez gain, gaur Herrira mugimenduko kide bat elkarrizketatuko dugu. Mugimenduaren inguruan, beraien asmo eta helburuetaz eta hainbat kontutaz arituko gara. Badakizue, euskal preso eta iheslarien inguruko albisteak eta kontuak, 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan.

Arraio irratiak 6 urte beteko ditu!!!!


Zarauzko Arraio Irratiak 6 urte egingo ditu datorren Maiatzaren 20ean, eta hau ospatzeko astebeteko egitaraua antolatu dugu Zarautzen. Jarraian duzue egitarau osoa, eta egin dugun kuñatxoa:

Maiatzak 14 astelehena: Arraio Irratiko II. Futbito txapelketaren final laurdenak, Poligono arenan arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Maiatzak 15, asteartea: Aitor Nabarro eta Jon Plazaolaren monologoak, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 17, osteguna: Irola Irratia, 25 urteko ibilbidea hitzaldia, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 18, ostirala:

18:00etan II. Futbito txapelketaren final-erdiak Poligono arenan.
21:00etan luntxa Gaztetxean.
22:30etan Didgerido kontzertua Iban Nikolairen eskutik, Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 19, larunbata:

12:30etan Goazen Plazara!!
14:30etan bazkaria Ipurdi Plazan.
18:30etam Futbito txapelketaren final handia Poligonon.
Ondoren trikipoteoa Fan&Go-rekin
22:00etan kontzertua Gaueko Itzalak eta Folkcore taldeekin.
Ta guzti honen ostean FESTA!!!

Monologoak eta Irola Irratiaren hitzaldia Arraio Irratitik emitituko dugu.