Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2011

GAURKO SAIOA BERTAN BERA

OOOOOOOHHHHHH!!

Pena handiz baño gure gaurko saioa bertan bera utzi ber izan deu.

Izan ere gonbidatua olatu bila junzaigu.

Halare lasai, datorren astian hemen izango bai gea beste gai batzuen inguruan berriketan.Laura eta Aitor izango ditugu gure artian, bidaiari bikotia, 6 urtetan zehar egiñiko bidaia kontatzeaz gain, orain esku artian dakaen proiektu berriaz ere arituko zaizkigu.

Barkatu eragozpenak eta jarraitu Arraio entzuten.

 

AXI MUNIAIN ATALKAN

Aupa arraiozale!!

Duela aste batzuk hartu genuen olatuan jarraituz (Mikel Troiti̱o, Zarauzko surf eskola) kirol hau izango dugu hizpide aste honetan, izan ere, Axi Muniain surflari zarauztarra izango dugu gure artean. Olatu handiko surfean dagoen euskal espezialistarik handienetakoa dugu egun Muniain. Kantauri Itsasoko olaturik handienetako batzuk surfeatzeari ekin zion duela zenbait urte, neguz negu. Eta bera da, alde handiz, kirol mota honetako sari nagusitzat jotzen diren XXL Big Awards delakoetan izendapen gehien bildu duen surflari europarra Рzortzi gaurdaino-.

Modalitate honi buruzko azalpenak eta esperientziak kontatuko dizkigu beraz zuzenean, 21’00-22’00etara ATALKAn.

Arraioko uhinetatik itsasoko uhinetara… Ez galdu olatuan murgiltzeko aukera!!!

 

Kantauriko Surf Liga hizketagai gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Asteburuko euri jasek ez gaituztenez eraman, eguzki printzekin gatoz beste astebetez zuengana. Gaurkoan beti bezala lehengo zatian emaitzak izango ditugu, saskibaloiko garaipen handiari errepaso sakona eginaz.

Honez gain surfari tarte berezia eskainiko diogu. Matematikekin arazo batzuk izan arren 11. aldiz Kelly Slater izan dugu ASPko txapeldun. Bere ibilbide luze zabala ez dugu sakonduko askorik baina egin duen lana goraipatuko dugu. Txapel hau Kaliforniko San Francisco Rip Curl Pro 2011 lehiaketan irabazi du nahiz eta froga hau agian bere oinordeko izango den Gabriel Medinak irabazi duen.

Surfarekin jarraituaz kantauri aldera egingo dugu salto. Goi mailako txapelketen ereduak alde batera utziz liga parte hartzaileago baten aldeko apustua egin dute. Proiektu honen berri emango dizuegu gaurkoan. Zuen aldetik zerbait gehiago jakin nahi ezkero honen inguruan bixitatu Kantauri Surf Ligaren web orria.

Saioa amaitze aldera hondartzatik mugitu gabe plaieroetako kiniela egingo dugu beste, gogoratu zuek ere parte har dezakezuela feizbukaren bidez edota gure helbide elektronikora idatziaz izerditan@arraio.net

Bukatzeko 4. Emayonk Lori pala txapelketa errepasatuko dugu, ligako eta kopako kanporaketak amaitzear daude eta gogoratu larunbatean 11tan Manuelako Fronotoian izango dire finalak.

Asia aldera hirukote batekin…

Kaixo bidaiazaleok

Bi astelenetan jai hartu ondoren bueltan gatoz bitakora saiuakin… Asia aldera goaz eta uda hontan bertan izan dian hiru launek kontauko emango digute hango berri… Bakoitzak bere ikuspegitik, historialariak, katxondeo pixkat eta halako kontuk…

Bidaiatzeko irrikaz zaudenez, ez galdu aukera gaur astelena gabeko 21tatik aurrea ARRAIO IRRATIAn!!