Iepa kaxo!!

Udazken beteko giro honetan etxean goxo goxo entzuteko saio aparta prestatu dugu. Beti bezala zarauzko taldeen emaitzak aipatuko ditugu, eskubaloian berriz ere senior talde denek irabazi dutela da albiste. Futbolean neskek bakarrik eman digute poza eta saskibaloian denetarik izan dugu, areto futboleko berdinketa ahaztu gabe.

Emaitzen ostean hondartzara egingo dugu salto, Peniche aldean Rip Curl Pro Portugal 2011 txapelketa amaitu berri denez bertan gertatutakoa aipatuko dizuegu.
Hondartzan jarraituaz playerotako emakumezkoan 2. eta gizonekoen 3. jardunaldiak zein emaitza utzi dizkigun emango dizkizuegu. Sailkapenak nola dauden ere aipatuko ditugu.

Bukatze aldera zarauzko BTT taldeak denboraldi berri honi hasiera eman diola gogoratuko dugu, baita aurtengorako zein asmo dituzten ere. Bestetik ez ahaztu Zarauzko Kirol Elkarteko bazkideek urteroko batzarra dutela gaur 19.30tan kirol elkarteko areto nagusian.

Azken azkenik 4. Emayonk Lori pala txapelketako emaitzak emango ditugu, lehen fasea amaitzeko oso egun gutxi geratzen badira.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

« »