Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2011

Igande hau ere bero-bero

aufiiiiiiiiiii!!
Bo! ba igandea iristeko irrikitan zaudeten ahuntzule guztiei esan igande hontan ere gori joanen dela.
Pottor bero mugimenduko 2 kide izango ditugu Arraio Irratiko gela arrosean. Herrian sortu berri den talde edota mugimendu honen nondik norakoa azalduko digute.
Herriko presoak ere ezin ahaztu, eta elkarrizketatxo bat izango dugu senitarteko batekin.
Asteko erresumenai ere tarte bat eskeini berko diou ta…
Ah!! ta aspaldiko partez IJaunaren kronika izango dugu.
Ba hoixe, adiorik ez Igandea 21’00rak arte baizik!!

ATALKArien birpasa

Kaixo arraiozale!

Aste honetan, aspaaaaaaldiko partez, hiru atalkariok bakarrik arituko gara gonbidaturik gabe. Eta saioaren bigarren denboraldi honetan gurekin izan ditugun gonbidatu eta saioen birpasa egingo dugu gure gustuko kantuak jartzearekin batera.

Eta bidez batez, eta batez ere, zuon “feed back”-a jasotzen saiatuko gara…. Nor gustatuko litzaizueke ekartzea gonbidatu gisan? Nor elkarrizketatuko zenuke gustora?.

Gaur bertan, Atalkan, gurekin harremanetan jarri eta zuzenean erantzuteko aukera izango duzu arraio entzule. Hasi pentsatzen beraz… Hurrengo denboraldirako zure gustuko gonbidatua aukeratu dezakezu…

Ostegunero, 22’00-23’00tara ATALKA!

-Zuzeneko musika Highway 9ri agur esateko-

Kitto. Maletak egin eta bagoaz. Highway 9 irratsaioak agur esango dio bere bigarren denboraldiari gaur arratsaldean. Horretarako, musika eta lagun giroa izango ditugu bidailagun.

Arratsaldeko zortzietatik aurrera, primerako saio batez gozatzeko aukera izango du entzuleak. Udara ate joka dabilela, sorpresa berezi berezi bat izango degu Arraio Irratian: zuzeneko musika. Eli Huegun izango dugu gurekin, Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalista. Aukera paregabea irratian gutxitan entzuten den luxu batekin batera gozatzeko!

Ez galdu! 20:00etatik aurrera 99.3an edo www.arraio.net-en!