Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2011

San Pelaioen aurkezpen prentsaurrekoa egin da

San Pelaio jaien egitaraua aurkezteko prentsa agerraldia egin da gaur arratsaldean, Iñurritzan, bertsolarien omenezko Oteizaren eskulturaren aurrealdean. Bertan, egitaraua antolatu duten elkarte eta eragileekin batera, Zarauzko Udaleko Gari Berasaluze egon da 2011ko San Pelaioen nondik norakoez hitzegiten.

Udalaz gain, bertaratu diren eragileak honako hauek izan dira:

· Haur Kultur Taldea
· Iñurritzako Jai Batzordea
· Zurekin elkartea
· Gurekin Jai Batzordea
· Ondaurtz
· Iñurritza Gastronomia elkartea
· Helduen Danborrada
· Turismo Bulegoa
· Zarauzko Gaztelekua
· Azken Portuko Jai Batzordea

Prentsaurrekoan esan dena irakurri nahi baduzue, HEMEN duzue. Eta hau entzun nahi baduzue berriz, podcastean duzue:

Denboraldiko azken saioa momenturik berexienak goatuz!

Kaixo bidaiazale!

Atzokuan denboraldiko azken saiua in gendun eta hemen behekaldian bakazue esteka. Denboaldiko errepasua izantzan, momentu gogoangarrienak goatuz. Ez galdu hau entzuteko aukera, eta gu re bidai batea goazenez, hurrengo urtian ikusiko gea. Bidai on!!

2010-2011 denboraldiko errepasua

Badatoz 2011ko San Pelaioak!!!

2011ko San Pelaioak gertu dira!!!

Ekainaren 24, 25, 26 eta 27an Zarauzko malekoia okupatuko du Gurekin Jai Batzordeak, Duke Enea parean alegia. Bertan, ohikoak diren Paella Lehiaketa, Balsa Karrera, Zarauzko taldeen kontzertuak, Presoen aldeko bazkaria, tortila erraldoia, gaupaseroak… Hau guztia, Gurekin Jaiek antolatu dituen jai herrikoien barruan!!

Eta hau guztia zabaltzeko asmoz, kuña txiki bat egin dugu. Kuña entzun nahi baduzue:

Libiaren inguruko hitzaldia ere entzungai duzue

Arranopola Kultur Taldeak atzo Arrano tabernan antolaturiko Gadafi: heroia ala zitala? hitzaldia ere entzungai duzue. Bertan Alberto Pradilla eduki genuen hizlari.

Alberto Pradillaren artikuloak Gara, Noticias taldea, Argia, rebelion.org etab. egunkari nahiz aldizkarietan argitaratzen dira. Azken hilabeteetan Tunisia eta Libian ibili da bertako berriemaile berezi moduan.

Hitzaldi hau ere, podcastean duzue: