Kaixo entzule maiteok!
Gaurko egunerako saio ederra prestatu dugu. Lehengo zatian beti bezala emaitzak emango ditugu, saskibaloiko gizonezkoen taldeak erdietsitako garaipenari behar duen garrantzia emateaz gain beste kiroletakoak ere aipatuko ditugu.
Ondoren Aialako entrenatzaile berria Xabi eta Erika atezaina etorriko zaizkigu beren taldeaz eta denboraldiaz hitzegitera. Lehen aldiz izango dira guren orain arte asteazkenetan entrenamendua izaten zutelako beraz etzazue galdu gaurko saioa.
Denborarik badugu Kanariar uharteetara txango bat egingo dugu, bertako 6 izar prime txapelketako emaitzak zuei elarazteko. Azkenik surfaren munduan aski ezaguna izan den Andy Irons gogoan izango dugu, bart gauean hilda aurkitu baidute hoteleko logelan.
Be First to Comment