Press "Enter" to skip to content

Astebeteko atsedenaren ostean hemen gara bueltan

Apa kaxo!
Hemen gara berriz ere, astebetez atseden hartu ostean zuei beste saio eder bat eskeintzeko gogo biziz. Aste honetan ez ditugu emaitza asko, baña ala ere gure saioa egingo dugu beste albiste batzuk baditugu ta. Emaitzen aldetik futbolean emakumezkoek zer egin duten esango dizuegu, baita ere areto futbolean atzeratuta zuten partidan zer gertatu den. Eskubaloiak ere bere tartea izango du, estatuko nazional lehen mailako liga amaitu berria baita aste honetan bertan ta gipuzkoako kopa ate joka dator.

Nola ez gaurkoan denbora berezia eskeini nahi diogu hondartzako futbolari, igande goizean izan ziren finalen inguruan jardungo gara luze zabal, baita ondorengo ospakizunez ere.

Azkenik, hondartzan jarraituz Eskozian lehiatzen ari den ur hotzetako klasikoa aipatuko dugu, bertan zarauztarren parte hartzea zertan den argitzeko asmoz. Txapelketa honetaz gehiago jakin nahi izanez gero hemen sakatu.

Oraingoz besterik ez, zerbait gehitu nahi izanez gero sintonizatu gure irrati 20.00tatik aurrera ta goza ezazu beste irratsaio eder batez. Ondo izan!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude