Press "Enter" to skip to content

Bertsourrei gaua Arraio irratitik entzun ahalko da

BERTSOurrei gaua izango dugu urtarrilaren 30ean Putzuzulo Gaztetxean. Bertan betiko bertsolariak alde batera laga eta gaztetxeko zaleak jarriko ditugu proban. Honekin adierazi nahi dugu ez dela beharrezkoa bertso-afai bat antolatu ahal izateko ohikoak diren bertsolariak behar direnik, baizik eta zaletasuna dutenak, beraiek sinetsi eta beraiek kantatzea baino.

bertsourrei.jpg

Eta ohikoa den bezala, Arraio Irratia ere bertan egongo da zaletasuna duten bertsolari hauen bertsoak FMko 99.3tik emititzeko. Beraz badakizue, Gaztetxera gerturatu ezin baduzue, larunbatean, gaueko 22:00etatik aurrera sintoniza ezazue Arraio Irratia.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude