Press "Enter" to skip to content

Aurreko igandean, ahuntzek telefonoa kixkalita utzi zuten

Iepala:

Azaroaren azken igandean ere ez genuen hutsik egin eta saio elegantia egin genuen
Elegantea baino hunkigarria dela esango genuke. Beti bezela, efemeride libertarioak izan genituen Jardineroren eskutik eta kontu interesanteak utzi zizkigun.

Honen ostean Joseba Permachen neskalaguna den Estherrekin aritu ginen hitzegiten. Larunbateko bixitaren nondik norakoak kontatu zizkigun. Kartzeleroen partetik jasandako tratu humilagarria haipatu zigun. Bai berak eta baita seme-alabek ere. Esan beharra dago ezdela kasu aislatu bat, baizik eta azken hilabetean euskal preso politikoen senideek sistematikoki jasotzen ari diren tratuak direla. Hurrengo igandean ere arituko gara gai hontaz.

Hurrengo deia Zestoara egin genuen,astebukaeran izandako gazte topaketen inguruan jarduteko.
Han izan zen antolatzaileetako batekin aritu ginen. Astean zehar izandako atxiloketak, larunbateko Bilboko manifa jendetsua, topaketaren balorazioa, aurrera begira eraman beharreko bidea… izan genituen hizpide.

Eta azkenengo ordu erdian ahuntzon beste kolaboratzaile berri batzuen estreinaldia izan genuen.
Juanito eta Lazyer, askapenako kideak hain xuxen ere. Sarrera duina egin zuten eta hauek ere telefono dei bat egin zuten, Kartzelonara. Hango EHko lagunak taldeko kide batekin izan ziren hizketan.

Eta hoixe ba, kontu dexente oraingoan ere.
Eta hurrengo astean beste hainbat kontu
adiorik ez, iganderarte baizik!!!!

Irratsaioa entzuteko, zoazte podcastera:

One Comment

  1. edo nire belarrietako argizaria da, edo ez dituzue ahotsak grabatu. musika bakarrik entzuten da!! behingoz saio dexente bat egin ta bea ezin aitu…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude