Press "Enter" to skip to content

Bertsolari txapelketa nagusia berriz ere Arraion

Nahiz eta aurreko astebukaeran arazo dezente izan genituen bertsolari txapelketarekin konexioa egiteko, guzti hau konpondu dugu eta astebukaera honetako saioak ere Arraio irratitik emitituko ditugu. Astebukaera honetan, Tolosan eta Hendaian izango dira saioak.

Larunbatean, Azaroaren 14an eta Tolosako herrian, Igor Elortza, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak ariko dira Usabal Polikiroldegian. Egun honetako aurkezlea Saroi Jauregi izango da.

tolosa_bertsolariak.png

Igandean berriz, Azaroaren 15ean eta Hendaiako Beltzenia pilotalekuan, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto eta Onintza Enbeita jardungo dira, Zuriñe Iarritu aurkezle moduan dela.

hendaia_bertsolariak.png

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Info 7 irratiarekin konexioa burutuko dugu bi irratsaioak emititzeko.

One Comment

  1. Hoi dek eta! Bertso programa bat falta zaiguk Arraion! T besteik ezian… konexiyo zuzena… laste dator kopla txapelketa ere…
    eutsi!

Utzi erantzuna 27zapata(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude