Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2009

Gonbidatu berezia Lau Katun

 Halaxe da ba. Datorren astelehenean bisitari berezi-berezi bat izango dugu Lau Katun, Mamarro taldeko Koldo Arakistain, malabar, monoziklo eta honbrebala profesionala. Berak kontatuko dizkigu Bartzelonako zirko eskolako gorabeherak, eta igual egingo digu erakustaldi txikiren bat. Beraz, piztu irratia hurrengo astelehenean 19:30tatik 20:30etara, edo azaldu bertatik bertara, ikustekoa izango da eta!

 4katu 

Hjertstop taldea Putzuzulon!!!

Astearte honetako irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den kontzertu eta bideo emanaldiaz informatzeaz gain, azken egun hauetako nobedadeez ere hitzegingo dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

hjert.jpg

Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bideo emanaldi bat eta kontzertua izango dugu, Otsailaren 13an, Ostiralean.

Arratsaldeko 20:00tan hasita, “69” film dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Nikolaj Viborgek izango dugu gaztetxean, berak ekoizturiko 69 filma aurkezten. Bertan, Copenhageko Ungdomshuset etxe okupatu mitikoaren inguruan hitzegiten du. Etxe hau 25 urtez bizirik egon ondoren, bortizki desalojatua izan zen 2007ean. Aukera paregabea izango dugu beraz, desalojoaren egunean gertatu zenaren berri izateko.

Filmaren ondoren, hiru taldek joko dute Putzuzuloko oholtza gainean. Lehenik, Harlore Zarauztarrak izango ditugu. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta bertako kantuez gozatzeko aukera izango dugu. Hauen ondoren, Zallatik datozen No Komply Hardcore taldea izango dugu. Azkenik, Europar biran dabilen Hjertestop taldeak joko du. Danimarkarrak, EP bat eta LP bat kaleratu berri dute eta hau ari dira aurkezten Europa guztian zehar. Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.

Dj xanakailla-rekin eginiko kaiolatik zoragarria jeisteko aukera

Kaixo arraiozaleok, lehengo ostiralean sekulako irratsaioa egiteko aukera izan nuen Dj xankailla-rekin. Normalean ez bezala, doinu elektronikoak instrumentuekin nahasten dituzten taldeak izan ziren entzungai,  Justice, radio 4, afraid!… bezalako taldeen doinuak entzun genituen. Benetan gomendagarria!!!             

http://www.arraio.eus/deskargak/2009/kaiolatik

Ahuntzak Chileko lagunekin zuzenean!!

Kaixo irratikide! Igande honetan ere irratsaio benetan berezia egin genuen Arraio Irratiko uhin libreetan.
chile Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak muga guztiak hautsi eta Chileko Temuko herrian bizi diren E-Donatoren lagunekin zuzeneko konexioa burutu genuen. Lehenengo eskutik bertako errealitatea kontatu ziguten, okupaturiko etxeetan poliziaren jazarpena, batez ere maputxeekin elkartasuna adireazten duten kideengan.

Honetaz gain, efemerideak, Gazte ta Aske eguneko kronika, Malintxeren bixita, lehiaketa… beti bezela igande paxa ederra botatzeko ezinbesteko zita: IGANDERO GAUEKO 9tatik 11eta AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA


……::::::ENTZUN IRRATSAIOA::::::……