Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2009

Gaurko bideo emanaldia atzeratua!!!

Asteazken honetan eman behar genuen “El año de todos los demonios” film dokumentala atzeratzea erabaki dugu Proiektorearekin eta filmarekin ditugun arazo teknikoen ondorioz. Hala ere, arraio irratitik kompromezua hartzen dugu bideo emanaldi hau antolatzearena eta espero dugu laister izatea.

Mesedez, gaur arratsaldean gaztetxera gerturatu behar zuen edonor ezagutzen baduzue, abixatu iezaiozue ez dela bideo emanaldirik egongo, milesker.

Arraioenea gutun bilakatuko dugu

Eta mota guztietako guztietako gutunak izango ditugu aipagai eta irakurgai. Tartean, berriki Mikel Larrak bidali diguna. Edo behinola, etxeko postontzian jaso genuen maitasun gutuna, edo bidali genuena, edo jasotzeko duguna. Edota tarteka iristen diren isun gutunak, edo Olentzerori ilusio guztiz bidali genion hura. Horiek eta gehiago gaur 21:15etatik aurrera, astero dekoratuz aldatzen duen irratsaioan, Arraioenean.

zaratazarautz!!!

Gau 21:30tatik aurrera musika zaratatsua entzuteko aukera izango dugu. Gaurkuan popurri oso interesgarri bat preparatu dugu, warcry, rakkaus, rabies, el banda…. ta beste hainbat talde. Noski gure leyaketa arrakastatsua ere bertan izango da, gaurkoan Inor ez taldearen kd berria dugu oparitzeko. Kandilejaren deia, lagun izoztua, lp beringer, kontzertuak, kritikak eta irudimena zaratazarautzen!!!!!!


Argazkian : Rakkaus

Gurekin kontaktuan jarri!!!                                        zaratazarautz@arraio.net             943 868183

“El año de todos los demonios” dokumentala Putzuzulon

Asteazken honetan, Otsailaren 18an eta Arraio irratiaren eskutik , “El año de todos los demonios” dokumentala ikusteko aukera izango duzue, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Filma, Putzuzuloko bigarren solairuan izango da.

pertur.jpg

Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur”, ETA(Pm)-ko kidearen desagerketaren inguruan hitzegiten duen dokumentala dugu “El año de todos los demonios”. Angel Amigo zinema zuzendari eta ETA (pm)ko kide ohiak film hau aurkeztu zuen 2007an eta bertan, Perturren desagertzean estatu-terrorismoaren hipotesia indartzen da. Amigok bildutako informazioaren arabera, Pertur erakunde neofaxistekin loturak zituzten jendeek bahitu zuten, gero Espainiako agente frankisten eskuetan uzteko.

Filmak garai hartako ETAko buru batzuen deklarazioak eskaintzen ditu, eta Eugenio Etxebeste Antxoni -hainbat jenderen aldetik hilketa leporatu zaion etakideetako bati- bere bertsioa emateko aukera ematen zaio. Horrez gainera, Amigok filmerako, sumarioan parte hartu zuen italiar epaileetako bat, gertaera haien gainean lanean aritu ziren bi kazetari, Alain Etcheto Frantziako inteligentzia zerbitzuetako agentea eta Angel Ugarte Euskal Herrian CESEDeko (frankismoko zerbitzu sekretuetako) arduraduna izan zena, elkarrizketatu ditu.