Putzuzulo Gaztetxearen 3. urteurrenaren arira, Arraio irratiko Izerditan Blai irratsaioak Pala txapelketa herrikoia antolatu du Urria osorako.

Urriaren 8an hasi, eta Azaroaren 8ra arte izango da binakako txapelketa hau. Izena emateko epea, Urriaren 6ra arte egongo da zabaldua Gaztetxean bertan, Arrano, Tarin eta Eguzki tabernetan.

Honez gain, bikote bakoitzak 10 eeuuro jarri beharko ditu apuntatzen den lekuan bertan eta partidak 25 tantutara izango dira. Txapelketaren aurkezpena eta ligaxken zozketa, Putzuzulon egingo da Urriaren 7an eta bikoteko partaide bat azaltzea beharrezkoa izango da.

Nola ez, garaile eta finalistentzat garaikurra eta Azaroaren 8ko Herri bazkariko txartelak izango dira opari gisa.

Beraz, arraio irratiaren partez, Txapelketa honetan partehartzera gonbidatzen zaituztegu.

« »