Gaur, Italiako Hardcore mugimenduaren inguruan jardungo gara ZarataZarautz irratsaioan. Bertan, 80 eta 90. hamarkadako taldeez gain, gaur egungo taldeen musikaz gozatzeko aukera izango dugu gaueko 21:00etatik aurrera.
Honez gain, beti bezala Heavy Metalari tartetxo bat egingo diogu gaueko 22:00etan.


Alai hasi dugu apirila eta alaitasun hori transmititzera gatoz ostegun honetan, 27 zapata eta Lizarriturri DJ doktorea. Hileko lehen ostegunean gurekin izaten den Kalabera ere mikrofonoratuko dugu. Eta beti bezala. Irratsaioan parte hartzen dutenen artean Ford Focus horia zozketatuko dugu.