Larunbat honetan, Otsailaren 16an, Patxaran Fest jaialdia burutuko da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean ZarataZarautz irratsaioaren eskutik.

patxaran.jpg

Bazkari herrikoi begano batekin ekingo diote eguna eguerdian, 14ak inguruan.

Arratsaldean berriz Hc eta Punk bideoak egongo dira ikusgai Gaztetxean bertan eta gauean kontzertua izango da honako taldeekin:

METRALLETA(powerviolence doinuak Vistalegretik)
DIRTÄÄ (neocrust iluna MKT,kalambrazo eta erantzun taldeko jendearekin)
DISKOIRÄÄ (PUNK azkarra Distalegretik)
PRIMATES (HC punk azkarra Bartzelonatik)

Kontzertua amaitzean, hainbat DJ egongo dira gauari amaiera emateko.

« »