Tag Archive: atalka


Irratsaio honetan, Bedesemea  gehio argituko dugu: nundikan dator, materialak, eszenak… eta fantasiaren garrantzia aipatuko dugu baita. Mina eta plazerraren harremana ere aztertuko dugu.

Artefakteetan, gai hontako film bat gomendatuko dizuegu.

Eta bukatzeko, gure entzunle erotiko batek emailera bidali digun Frikzio latza. Ez galdu!! Bihar,21.00 etan!

Herriko bi feminista izan ditugu gaur gurean: Lo eta Marije.

Belunaldi desberdinetako emakumeak direnez, bakoitza,

feminismora nola gerturatu ziren azaldu digute.

indizea

Transgeneroaz ere aritu dira.

Horrez gain, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide.

 

Gaur, Zinema Itsuan, Goya eta Oscar sarien inguruko tertuliatxo bat egingo dugu urrezko kolaboratzaile baten laguntzaz. Gainera, Izerditan Blai-ekoen baimenarekin, gure kiniela egingo dugu; hortaz, nahi baduzue, parte hartu!

Goya sariak

ciutat morta

Horrez gain, “Ciutat Morta” dokumentala ere izango dugu hizpide.
Gaurko saioa ere txalogarria izango ote da? Lagun gaitzazu alfonbra gorrian barrena 21:00etatik 22:00etara.

Oscar-2015

Esatariaren arazoak medio, Atalkako “Intxaur Saltsa” beranduago hasiko da gaur gauean. Printzipioz 22.00etatik 23.00etara izango da.

Barkamenak, aldez aurretik.

Gaurkoan, Taupaka proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Musikherria herri disketxea desagertu ondoren iazko udan jaiotako argitaletxea. Isuo espaziontziko mutilak bere kultura proposamena emango digu eta ondoren, urte batzuk atzera bidaiatuko dugu, Gaitza musika taldea berriro taularatuko baita larunbatean Orion.

 

Gaur iluntzian, Urtarrilak 31, 21.00tatik aurrera, ATALKA saioko azken azpitaldearen aurkezpena izango deu, “Gonazpietan lardaxkan”. Putizuloko gela arroxetik zuen gonazpitara iritxiko diren uhin moriak zabalduko ditugu…

Lehen saio hontan, gure helburuak eta saioan nondik norakuak, berri eta agenda feminista, emakumeen partaidetzari buruzko eztabaida, hilabeteko pertsonaia eta errezayua izango ditugu hizpide. Hala ere kontutan hartu, lehenengo aldia denez ez garela zuzenean arituko, beraz, edozein kexa, laudoriyo, edo dana dalako gonazpitanlardaxkan@gmailera bidali!

Irrintzika arituko gea besape, hankarte, eta sudurtzuloko iliak kitzikatuz zure belarrietaraino iritis arte!

Gu bezela tititaño bazaude, ausartu gurekin lardaxkatzera! Sintonizatu Arraio Irratia 99.3an!

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]