Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

PATIYOKO ATZUAK, HIRUGARREN SAYUA!

Kaixo danoi, URTE BERRI ON!

Hemen dakarkizuegu Patiyoko Atzuan hirugarren sayua. Ikusi zenuten atzoko kabalgata? Black Face… earra sorpresa. Praktika arrazistak itiai utziko al diyou egunen batian? Momentuz instagramen @afrocolectivx eta @afropoderossa jarraitzia gomendatzen dizuegu, apurka apurka ikasten jun gaitezen…

Saio honetan Maddi Kintana izan deu solaskide: faxionista barrokua, euskaltzalia, camaleonika, Kabalako aurkezlia, postmodernista otakua eta una caja de sorpresas!

Iheslari bezela izandako esperientziaz hitz egitera etorri zaigu, baina beste mila kontu ere izan ditugu gela arroxian: postmodernismua, euskal moda, twitterreko haterrak, la revolución del zodiaco, astebururako mila plan proposamen, …

Urte berria ondo hasi ta gure sayuakin disfrutatu dezuelakuan, bi ostegunera arte! TUMAMARRATXA!

Irratsaio berezia kaletik, abenduaren 31ean

Adi Arraiozaleok! Abenduaren 31ean musika plazan egongo gara irratsaio berezia egiten. Goizeko 11:00etatik aurrera gure programazio berria aurkezteaz gain, Arraio Irratia osatzen duten saioak egongo gara bertan.

Honez gain, Arraioko postua ere jarriko dugu, geratzen zaizkigun kamixeta apurrak eta poltsak saltzeko. Eta gure entzule finenei laguntza eskatu nahi diegu. Irratiko musika berritu nahi dugu eta zuen gustoko musika ekartzera gonbidatu nahi zaituztegu

Urteko azken ZarataZarata Zarautz irratsaioa Lagun Izoztuaren bajarekin

Urteko azken ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue, 2022ko onenarekin. Lagun Izoztua baja izan zen baina B jauna eta Disgalerna esuki genituen zarata ziztatzen.

irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.