The Prodigy eta Gui Borattoren diska berriak biluztu genituen pasa den ostiralean. Iada eskuragarri duzu irratsaioa Arraioko fonotekan!!!
Arraio Irratia 99.3 FM
Eta Lizarriturri DJ doktorearekin (Blasildik itzuli berriarekin) aritu ginen 40 minutuz entzuleen belarriak korroxkez taladratzen, harik eta Zarauzko argizari guztiak hauts bihurtu ziren arte.
Galdu ezineko irratsaioa hemen entzungai.
Eta hurrengo asteazkenean liburu dendaz dekoratuko dugu Arraioenea. Zarauzko Garoa liburu dendatik etorriko zaigu Imanol galderak erantzutera. Galderaren bat proposatu nahiko bazenute… ez egon zai eta boooota lasai!
Kaixo lagunok. Aste honetako kaiolatik saioan oraintxe atera berri diren bi diska mamituko ditugu. Alde batetik Gui Boratto brasildarraren Take my breath away diska berria primizian entzuteko aukera izango dugu, sekulakoa benetan atera duen lan berria. Eta bestetik, London-eko The Prodigy talde handiaren itzulerako diskaz gozatuko dugu. Beraz, ezta pentsatu ere irraysaio hau galtzea. UP THE KAIOLS!!!
Kaixo irratikide!!
Pasa den igandean, martxoak 16, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaio beteranoa izan zen Arraio Irratiko uhin libreetan gaueko 9tatik 11etara. Hizpide izan genituen gaiak oso ezberdin bezain zabalak izan ziren.
Hasteko, ohiturei jarraiki, efemerideak errepasatu genituen Wikipediaren eskutik. Jarraian Urola Kostako Hitzan agertu ziren etxebizitza hutsen datuak izan genituen hizpide. Udalak azpikontrataturiko ikerketa enpresa batek buruturiko azterketa da eta benetan datu oso interesgarriak agertzen dira.
Honetaz gain, ostiralean Kamaradak sare internazionalistak eskeini zuen hitzaldiaren zatitxo bat ere eskeini genuen baita larunbatean Putzuzulo Gaztetxean izan zen kontzertu ezberdinen grabaketak ere.
Hau guztia, jakina, I-Jauna, B-Jauna, E-Donato eta Malintxeren iruzkin interesgarriekin zipriztinduta. Hau da, galdu ezinezko beste irratsaio bat!
Hemen daukazu irratsaio osorik entzuteko aukera:
…..:::::DESKARGATU:::::……
Martxoaren 17ko saioan, Zarauzko Dirtaa taldearen bixita izango dugu ZarataZarautzen. Zülo, Erantzun edota MKT taldeetan ibilitako jendeaz osatuaz dagoen formazio berri honek, maketa bat aurkeztu zuen aurreko ostiralean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Donostiako Iron Batasuna taldearekin batera.
Beraz badakizue, arraio irratiko mikroen aurrean izango ditugu gaur, gaueko 21:30etatik aurrera maketa horren grabaketaren nondik norakoez hitzegiteko.