Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Berrikuntzak Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean

Kaixo irratikide!!

Atzo, martxoaren 29a izaki, Arraio Irratian igandero bezala Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irrati saioa burutu genuen gaueko 9etatik 11etara. Hutsune nabariak izan genituen: B-jauna eta Malintxe falta zitzaizkigun, baina E-donato eta I-Januak izan genuen zer esana bi orduetan zehar.

ordu
Lehenik, ohiturei jarraiki, efemerideak errepasatu genituen, jarraian asteko errepasoarekin sartu ginen, izan baitugu makina bat ekitaldi. Asteburuan buruturiko pare bat emiken ere aipatu genituen, besteak beste Korrika 16-ren arira egin zen poteo, bazkari ta kontzertua, eta bestalde Arraio Irratiaren programazio berrikuntza. Geroxeago larunbat gauean gertatu zen ordu aldaketa izan genuen hizketagai, noiztik eta zergatik aldatzen dugu ordua?

loEta azkenean iritsi zen gure berrikuntza: Mundua lo dagoen bitartean irrati nobela.Patxi Zubizarretak idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak kaleratua. Bertan maitasun istorio bat intriga, suspense eta umorearekin nahasten dira irratsaio formatuan. Lau kapitulutan zatiturik dago eta gun lehengoa emititu genuen.

Amaitzeko, Gazte Martxaren egitaraua, Pasaiako sarraskiaren urteurren ekitaldietan izandako gorabeherak eta Txile aldeko hainbat kontu ere komentatu genituen. Beti bezala, galdu ezinezko irratsaioa!!

Osorik entzuteko hemen aukera:


…..::::::DESKARGATU:::::……….

Espetxe politika hizpide Putzuzulon

Ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gaur Egungo espetxe politikaren inguruan hitzegingo digute Ainhoa Baglieto abokatuak eta Fernando Arburua preso ohiak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Bertan, gaur egungo lege berriez, Parot doktrinaz, gaixo dauden presoen egoeraz eta beste hainbat gauzetaz hitzegingo digute. Hitzaldi hau, AHT-eran inguruko hitzaldia bezala, Arraio irratiak zuzenean emitituko du.

Beraz, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera sintonizatu ezazue arraio irratia

Liburudendaz dekoratuko dugu Arraioenea

Eta ez edozein liburudendaz gainera. Zarauzko Garoa liburudendaz dekoratuko dugu Arraioenea. 200 pelukeitik gora, 150 tabernatik gora eta liburu denda bakarra duen herri batian zer galdetua izango dugu Garoaren bertsio elektronikoa daraman lagunari. Asteazkenero 21:15etatik 22:15etara ohikoa dugun bezala, Lizarriturri DJ doktoreak anbientatu eta 27zapatak taladratuko duen irratsaioa gaur ere, indiferentzia guztiak haustera dator! Piztu irratia redio!