Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ordenagailuz dekoratutako Arraioenea entzungai

Luzean gozo aritu ginen asteazkenean Mikel Olasagasti informatikariarekin. Gaurko aurrerapen teknologien erauntsi etengabean nola jokatu beharko genukeen azaldu zigun. Eta guk interes handiz jarraitu genituen esandakoak. Orain kunplitzea tokatzen zaigu.

Irratsaioa hemen duzue entzungai, ez osorik. Aurreneko hamar bat minutuak ez baikenituen grabatu. Badakizue, zuzenean entzuten ari denak izan behar ditu bere bentajak!

Arraioenea ordenadore bilakatuko dugu

Asteazken honetan 21:15etatik 22:15etara Arraioenea ordenagailu erraldoi bilakatuko dugu Mikel Olasagasti informatikaria izango dugulako gurekin. Berari galdetuko diogu zer den ordenadore bat, nola erabili beharko genukeen, zein aurrerakuntza aurreikusten diren (sarean, teknologian, domeinuetan…), zein aholku ematen dizkigun berak eta noski, zuek nahi duzuen hura ere galdetuko diogu.
Badakizue, asteazkenero bezala (ondorengo bi asteetan ez da izango oporrak medio) Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapatarekin astero dekoratuz aldatzen duen irratsaioa: ARRAIOENEA. Gure etxea, zure etxea.

Hirugarrengoan bai!!!

Azken bi saiakeretan izandako arazoak alde batera utziz, gaur, Martxoaren 31ean Dirtaa taldeko kideak izango ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta diska berri honetaz hitzegiten egongo gara gaurkoan. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

dirtaa.jpg

Honez gain, gogoratu nahi dizuegu ZarataZarauzkoek web orri berria dugula ikusgai.