Podcast: Play in new window | Download
Eguraldiari beldur garenez, azkenean Putzuzulo Gaztetxean ari gara irratsaio berezia egiten.
HEMEN DUZUE IRRATSAIO BEREZI OSOA ETA IzuoREN KONTZERTUA!!!!!!
Podcast: Play in new window | Download
Eguraldiari beldur garenez, azkenean Putzuzulo Gaztetxean ari gara irratsaio berezia egiten.
HEMEN DUZUE IRRATSAIO BEREZI OSOA ETA IzuoREN KONTZERTUA!!!!!!
Jakingo duzuen bezala, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Palestinaren inguruko astea antolatu dute. Gaurkoan, Maiatzaren 14an, Palestinako gaur egungo egoerari buruz eta Israelgo Estatuari egiten ari zaion boikotaz hitzegingo digute Palestinan izandako brigadista batzuek. Hitzaldi hau, Arraio irratian entzun ahalko duzue arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Beraz, hitzaldira azaldu ezin duenak, aukera paregabea izango du 99.3an entzuteko
Kaixo Arraiokide!!
Arraio Irratiak 3 urte bete ditu FMko 99.3an. Hau dela eta disko konpakto (DK) berri bat kaleratu dugu Putzuzulo Gaztetxean grabatu ditugun kontzertu eta guk geuk grabatu dugun abestiarekin. Hauxek dira DK honetan aurkituko dituzun kantak:
1.- Arraio Irratia – 3 urte
2.- Gartxot – Geroa heldu da
3.- Zesatek – Maite zaitut Miren Azkarate
4.- Skasti – Autodeterminazioa
5.- Pariak bai – Murphy
6.- Betagarri – Gora beherak
7.- Anestesia – Erantzun
8.- OK Korral – Nire Zapatak
9.- Otsoa Artzai – Ilunpean
9.- Anari – Aingura hegodunak
10.- Napoka hiria – Rock in a free world
Gogoratu grabazio guztiak gure fonoteka berrian eta zaharrean aurkituko dituzula libreki deskargatzeko.
Eta amaitzeko Arraio Irratiaren abestiaren letra hemen duzue, gustora kanta dezazuen!!
Duela urte asko zarauzko herrian
irrati txikitxo airera irten zan.
Baliabide gutxi ta goguak sobran
daukagunaik egin, ez pentsatu bitan
Arraio Irratia,
zure frekuentzia.
Entzun ezazu:
99.3an
Gerora denborarekin egin zan bukatu.
Binilo ta kaseta ziraden ixildu.
Baina orduko haziak bizirik iraun du
ta guk oso gustora testigua hartu
Arraio Irratia,
zure frekuentzia.
Entzun ezazu:
99.3an
Ta programaziyua daukagu betia:
irratsaio earrez baitago josia,
ahotsik ez dutenei jarriz belarria,
gure mikroa dago guztiz irekia
Hiru urte goaz uhinak astintzen.
Gertatuko gauzak guztiai kontatzen,
denak entretenitu eta informatzen.
Egon zaitez beti Arraio entzuten!
Arraio Irratia,
zure frekuentzia.
Entzun ezazu:
99.3an
Zarauzko irrati BAKARRAK 3 urte bete dituelako idazten dizuegu. Arraio irratiak, astebukaera honetan ospatuko du bere 3. urteurrena.
Giroa berotzen hasteko, Maiatzaren 15ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk Rock gaua izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Criminal Damage Estatu Batuarrak, Sospechosos Oñatiarrak eta Plan B Donostiarrak izango ditugu, gaueko 21:30etatik aurrera.
Maiatzaren 16an berriz, festa erraldoia antolatu dute arratsaldeko 18:00tan hasita. Ordu horretan eta frontoi txikian, bi orduko irratsaio berezia egingo dute jendaurrean. Bi ordu hauetan, Izuo Bakarlaria, Zarauztar Bertsolari gazteak eta antzerki berezia izango dugu. Guzti hau, lehiaketa berezi batez eta barra mobil elegante batez lagundua izango da.
Honen ostean, gaueko 22:30etatik aurrera eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, kontzertu itzela izango dugu Karrozerias Betoño taldearekin. RIP edota Las Vulpess taldeetan ibilitako jendeaz osatua dago talde hau eta 80ko hamarkadako bertsio zaharrak egiten dituzte. Kontzertuaren ostean, DJ ElektroPeña izango dugu gau amaierararte.
Amaitzeko, Maiatzaren 20an, irratsaio berezia egingo da Arraioko egoitzan bertan. Gaur egun Arraio irratia osatzen duten irratsaioko kide guztien artean bi orduko saioa egingo dugu, urteko errepasoa egiten, sketch bereziak egiten eta sorpresa asko emanez.
Beraz badakizue, astebukaera honetan ospatu ezazue irratiaren urteurrena gurekin. urteurrenean ikusiko garela
Maiatzaren 12ko irratsaioan, Sin Dios talde Madrildarraren ibilbideaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan. B laguna gogor iritsi da bere mini oporralditik eta ordu t´erdiko saio ikaragarria prestatu digu astearte honetarako.
Sin Dios taldea, Espainiar estatuko 90eko hamarkadako eta 2000ko hamarkadako Anarcopunk talderik esanguratsuena izan da. 4 diska baino gehiago kaleratu zituzten eta hainbat bildumetan ere parte hartu zuten.
Asteartean beraz, galdu ezinezko zita bat izango duzue FM-ko 99.3an.