Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Lizarriturri dj doktorea bihar gure Kaiolan!!!

Apa kaxo!!! Ze gizalarru!!! Hementxe gira beste saio baten atarian. Oraingo honetan gonbidatu berezi batekin, Lizarriturri DJ Doktorea alajaina!!! Arraio enea-ko dj ohia dugun Lizak bere gustoko doinu elektronikoak ekarriko dizkigu biharkoan!!! Beraz badakizue, bertsoekin sufritu baina lehenago, doinu elektronikoak Arraio Irratian, beti bezala, 22.00tatik 21.00rak arte. Eutsourrei beti!!!

Egunik hotzenetan ere Izerditan Blai!!

Iepa kaxo!!
Tenperaturek laguntzen ez duten arren gaur ere Izerditan Blai irratisaioa izango duzue entzungai. Egun hotzetan berotzeko aukera egokia da kirola egitea edota kirol irrati saioa entzutea. Gaurkoan asteburuan izan ditugun partiden berri emango dugu, betikolez. Aipamen berezia eginaz saskibaloi taldeari 11 garaipena erreskadan lortu dituztelako.

Futbolean, gizonezkoen preferente mailan, taldea bolada onean dabil, hau ere mintzagai izango dugu nola ez. Baita hondartzako futbola ere, jardunaldi berri baten atarian baikaude.

Azkenik surf izango dugu, jada denboraldia bukatu baita. Bart gauean amaitu da Pipelineko Koroa Hirukoitzeko froga, Aritz Aranburu WQSen arituko da urrengo urtean, Mick Fanning-ek irabazi du munduko txapelketa ta Joel Parkinson izan da Koroa Hirukoitzeko txapeldun.

Beraz badakizue, kirolaren inguruko beste saio interesgarri bat 20.00tatik aurrera Arraio irratian 99.3an, zarauzko irrati librean!!

izerditanblai

Entzun ezazue atzoko ZarataZarautz saioa

Nahiz eta ZarataZarautz saioan gonbidatu berezi bat izango genuela izan, atzoko saioa Lagun Izoztuak eta B jaunak egin behar izan zuten. Azken egunetan lortutako nobedadeak entzuteko parada izan zen atzokoan. Los Brebes, Mostros eta Motocrossen elkarbanaturiko singlea, Botellon de Castigo eta Chancletarena…

118994.jpg

Irratsaioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Arraio irratia Euskarasteko ekitaldietan egongo da

Aste honetan, Putzuzulo Gaztetxean ospatuko diren Euskarasteko jardunaldietan Arraio Irratia ere egongo da. Kopla txapelketa zuzenean FMtik emititzeaz gain, aste barruan burutuko diren hitzaldi batzuk ere emitituko ditu.

Esate baterako, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Jose Angel Aldai, Garabide elkarteko kideak eman behar duen hitzaldia, Arraioko uhin libreetan entzun ahalko da. Oraindik ez gaude ziur, asteazken eta osteguneko hitzaldiak emititu ahalko ditugun, baina saiatu behintzat saiatuko gara.

negua2.jpg

Honez gain, Arraio irratiaren neguko programazioa ere aurkeztuko dugu larunbat goizean, Santo Tomas egunaren harira Foru Zaharren enparantzan burutuko den azokan. Goizeko 10:30etatik aurrera, giroa berotzen egongo gara bertan eta gure neguko programazioaren nondik norakoez hitzegingo dugu.