Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

KIROL HARRIA-HERRIA EKIMENA IZPIDE IZERDITAN BLAI SAIOAN

Apa kaxo!

Hemen gara gaur ere beste saio eder bat egiteko intentzioarekin. Gaurkoan bi elkarrizketatu izango ditugu, Lore Eizagirre ta Andoni Mazisidor. Biak Kirol Harria-Herria ekimean partaide dira, hainbat prentsaurrekotan agertu dira. Abenduan 27an antolatu duten eguneri buruz galdetuko diegu, baita zein helburu dituen elkarte honek. Gabonetan jokatu ohi zen futbol partida ez jokatzearen inguruan beren iritzia ere emango dute, Euskal herriko kirolariak sortu berri duten web orriaz ta atxkimendu kanpañaz ere bai.
abenduak 27

Honetaz gain asteburuan izan diren emaitza batzuk aipatuko ditugu, hotz boladagatik partida batzuk bertan geratu baitira. Hondartzako futbolean beste jardunaldi bat izan zen, naiz 2 partida ez ziren jokatu. Azkenik pelota izango dugu mintzagai Xotamano dj-aren eskutik gabonetarako txapelketa eder bat antolatu berri dutelako.

Beraz badakizue, ez hutsik egin 20.00tatik aurrera kirol solasaldi aparta Arraio Irratian!!

DJ festak Arranopola eta Arraio irratiaren eskutik

Gabon hauetan, ekintza ezberdin ugari egongo dira Arranopola Kultur Elkartearen eskutik eta horietako batzutan Arraio Irratiaren laguntza izango dute. Arraio irratiko Kaiolatik eta ZarataZarautzen laguntzaz, bi DJ sesio izango ditugu Arrano tabernan.

arraiokopintxada.jpg

Lehena, abenduaren 25ean izango da, ostiralean eta bertan ZarataZarauzko Lagun Izoztua eta B Jauna egongo dira hardcore doinu azkarrak ipintzen, beti ere emakume ahotsez lagundua.

Bigarrena berriz, Urtarrilaren 1ean izango da, hau ere ostiralean eta Kaiolatik saioaren laguntzaz. Musika elektroniko bikainaz gozatzeko aukera izango duzue ElektroPeña eta Lizarriturri Doktorearen bidez.

Bertan egongo garelakoan, eutsourrei beti!!!

Gabonetan ere ZarataZarautz izango da

Nahiz eta hasieran genituen asmoak pixkat aldatu diren, gaur ere ZarataZarautz irratsaioa entzuteko parada izango duzue. Berriz ere, Lagun Izoztua eta B jauna izango dira Arraio irratiko gela arroxean musika zaratatsua jartzen. Gaurkoan, Mundo Matadero, Zeke, Corrosion of Conformity edota Sospechosos bezalako taldeak entzuteko aukera izango duzue gure betiko humore puntuarekin.

muttur.jpg

Honez gain, ostiral honetan, Abenduaren 25ean, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara gustoko dugun musika zaratatsua jartzen, emakume ahotsez lagundua noski. Aldez aurretik, mila esker Arranopolako txusmari.

Gaurko kopla txapelketa Arraio irratian entzungo da

Gaur Putzuzulon egingo den III. Kopla txapelketa Arraio irratiaren bidez entzun ahalko da. Gaueko 22:00etatik aurrera izango da kopla saioa eta FMko 99.3tik entzun ahalko du Gaztetxera azaldu ezin duenak.

kopla_arraioako.jpg

Euskarastearen ekimenen barruan gaur gauean oholtza gainean izango ditugunak, Andoni Egaña, Aitor “Blues”, Maialen Lujambio, Julio Soto, Igor Elortza, Manex Agirre, Harkaitz Estiballes, Arrate Illaro, Luis Otamendi eta Estitxu Eizagirre izango dira.