Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Sarean da Toritorekin eginiko irratsaioa

Atzo Dani Toritorekin egindako irratsaioa sarean dago iada. Ordu eta erdiz azken aldiko Crust doinu gogorrenekin zigortu zigun Toritok. Talde gehienak Estatu Batuarrak izan ziren baina sorpresaren bat ere eraman genuen. Betiko moduan, ohiko lehiaketa eta entzuleen mezuak jaso genituen.

kamikaze2.jpg

Saioa, beti bezala, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Urteko azkenengo kaiolatik entzungai!!!

 

Kaixo etsaiok!!! Pasa den ostiralen egindako kaiolatik berezia iada entzungai duzue!!! Bertan 2009ak eman dizkigun perlarik handienak entzun genituen!!! Entzutekpo aukerarik ez bazenuten izan, gogoratu ostiral honetan Arranon izango garela saio berezi batekin. Eutxourrei beti!!! Epaiketaik ez!!! Bihar todo diox plaza musika!!!

http://www.arraio.eus/deskargak/2009/kaiolatik/

Toritoren bisita izango dugu ZarataZarautzen

Abenduaren 29ko ZarataZarautz irratsaioan, Toritoren bisita izango dugu. Kamikazeko abeslariak, crust doinu zikinak ekarriko dizkigu irratiko gela arrosera. Hala ere, bere semeak etxean uztea espero dugu, bestela irratia desmontatuko digute eta.

kamikaze2.jpg

Gogoratu, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrrera zita galduezin bat duzuela FMko 99.3an.

ENTZUN KIROL-HARRI-HERRIko KIDEEI EGINIKO ELKARRIZKETA

Hemen duzue asteazkenean egin genuen saioko zatirik interesgarriena. Igande honetan egingo den Kirol Harria Herria ekimena nondik etorri den, bertan zer izango den ta zein ibilbide izango duen aipatu zituzten.

Honez gain jakinarazi nahi dugu hau izan dela urteko azken saioa, abenduak 30an jai hartuko dugu urte berria ondo amaitzeko. Urrengo urtean etorriko gara kirol inguruko albiesteak ta protagonistak zuengana ekartzen. Ondo amaitu urtea ta hobeto hasi berria!!

Entzun ahuntzen urteko azken eztula

Beno ba, iada ahuntzoi jun zaigu urtea. Igandea 27an Malintxek eta Edonatok ezin izango dute arraioko egoitza nagusian izan eta ondorioz lehengo igandean agurtu ginen 2010 arte
Azkenengo saioa izateko gonbidatu berezibat izan genun: Iñaki Uria. Eta ordu t’erdi izan ginen elkarrizketan.

Noski,Iñakirekin hasi baino lehen gure betiko atalak izan genituen. Jardineroren efemerideak eta pasatako astearen laburpen txiki bat. Egia esan, hasieran presaka ta korrika jardun ginen iñaki zetorrela eta. baiña gerora Iñakirekin lasaitu ginen.

Ah!! auto gonbidatu zen lagun bat ere izan genuen gurekin aspaldiko partez: B Jauna. Tekniko moduan ipini zitzaigun eta lagun izoztuak baino gutxiago hitzegin zuen. Benetan zaila, baina hala izan zen. Karkarkar bahoixe,elkarrizketa oso nteresgarria jun tzan eta nahi izan ezkero aukera baduzue entzuteko hurrengo urterarte! Alegiya, urtarrilak 3 arte!!!

Adiorik ez, Hurrengo urterarte baizik!!! Audiencia nacional, Parodia nazional!!