Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

House doinuak protagonista urteko lehenbiziko Kaiolatiken

Apa kaxo, zemouz hasi deu urtia??? Ondo espero, guk beintzat doinu elektroniko goxoekin hasi genuen, izan ere gure kaiola Arrano tabernara mugitu genuen. Bikain joan zen gaubela benetan!!! Bueno eta urteko lehenbiziko ostirala gainean dugunez, ba urteko aurrenengo saioa ere bai!!! Aste honetan house doinuetan murgilduko gara, urtea goxo goxo hasteko. Besteak beste, bertan izango ditugu Jimpster, Tiger stripes edota Africanism beraien doinurik alaienekin gure kaiola okupatu asmoz. Beraz badakizue, bihar 8tatik 9ta, urteko lehenbiziko Kaiolatik!!! Eutsourrei beti!!!

Entzun Ahuntzen urteko lehen eztula

aurreko urtea bukatu bezala hasi dugu berria: beti mozkor!! jejeje, baina mozkor hala ez, ahuntzak igandean ere urteko lehen sayoa egin genuen. Fuck txarangaren (lagun izoztua) laguntza izan genuen tekniko lanetan, malintxe ez baitzen garaiz iritsi. Gauza batzuk ez dira aldatuko. En fin.

Hizpide presoak izan genituen beste behin ere. Eta gonbidatu bezala ere hemen,gaztetxean preso dagoen lagun bat izan genuen: Julen Zulaika. Julenetaz zeoze jakin nahi izan ezkero grabaketa entzun besterik ez duzue.

Larunbateko Bilboko manifestaldiataz ere jardun ginen. Eta ez ginen ahaztu Txilen, Temukon Abenduak 31ean atxilotua izan zen Axeletaz. Beste muntai polizial baten bitartez atxiloturiko euskal borrokalari anarkista.

Hilabete geroago ere, hemen izan genuen Juanito askapeñako kidea, hainbat herrialde ezberdinetako errealitatea zabalduz.

Venezuelako kontutaz ere aritu zitzaigun Julen, abendu osoan zehar han izan baita. Eta bukatzeko 2 zarauztar gazteek entzutegi nazionalera ez joateko erabakiaz ezbaian jardun ginen.

Hoixe izan zen ba dana. Urtea hasteko ze geyo eskatu ber zaigu ahuntzoi?? Malintxek geyo hitz egiteko?

Bakizue, errege kristau hoyei eskatu!!

hurrengo iganderarte!!!

Ostiralen Arrano tabernan izango da kaiolatik!!!

Kaixo lagunok, urtea amaitzear dela eta 2010ri hasera bikaina emateko zatozte ostiralean Arrano Tabernara, iltzeari mailuz jotzeko asmotan, bertan izango gara Lizarriturri dj doktorea eta Elektropeña, 2009ko doinu elektroniko onenei errepaso txiki bat eman asmoz, beraz badakizue, ostiral honetan ikusiko gara Arranoko kaiolan!!! Eutxourrei beti!!! Elkartasuna ez da delitua!!! Eutsourrei lagunak!!!