Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2010

Entzungai dago Bertsourrei gaua

Sekulako gaua izan genuen atzo Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Afari bikaina, giro aparta, eta ezohiko bertsolariak izan genituen. 27 Zapataren gidaritzapean, ordu eta erdi luzez zortzi bertsozale ausart ibili ziren errimak botatzen bata bestearen atzetik.

bertsourrei.jpg

Aurrekoan haipatu bezala, saioa FM eta internet bidez emtitu genuen. Baina lasai, atzo entzun izan ezin zenutenak, podcastean duzue gozatzeko aukera:

Kaiolako labea sutan dago!!!

Kaixo lagunok, hementxe gera beste kaiolatk bikain baten atarian!!! Labetik atera berri ditugun hainbat nobedade izango ditugu gaurkoan!!! Esate baterako, Robert Babicz-en Astor izeneko single berria, Coma izeneko proiektuaren doinu berriak, eta Berlin-dik iritsitako hainbat nobedade ere bai. Horretaz gain, saioaren azkenengo zatian azkenengo hamarkada honetako hainbat abesti esanguratsu gogoratuko ditugu. Beraz badakizue, ez galdu gaurko saioa, bidaiatu gurekin!!!

Bertsourrei gaua Arraio irratitik entzun ahalko da

BERTSOurrei gaua izango dugu urtarrilaren 30ean Putzuzulo Gaztetxean. Bertan betiko bertsolariak alde batera laga eta gaztetxeko zaleak jarriko ditugu proban. Honekin adierazi nahi dugu ez dela beharrezkoa bertso-afai bat antolatu ahal izateko ohikoak diren bertsolariak behar direnik, baizik eta zaletasuna dutenak, beraiek sinetsi eta beraiek kantatzea baino.

bertsourrei.jpg

Eta ohikoa den bezala, Arraio Irratia ere bertan egongo da zaletasuna duten bertsolari hauen bertsoak FMko 99.3tik emititzeko. Beraz badakizue, Gaztetxera gerturatu ezin baduzue, larunbatean, gaueko 22:00etatik aurrera sintoniza ezazue Arraio Irratia.

Lagun Izoztua eta Lizariturri DJ doktorea saskibaloiaz solasean

Apa kaxo!
Izenduruak ongi dion bezala gaurkoan lagun Izoztua ta Lizariturri DJ doktorea izango ditugu Izerditan Blai irratsaioan. Irratiko lanetan ez ezik sakibaloian ere aritzen dira, min hartuta ez daudenean beintzat. Oraingoan biak daudenez min harturik gure saioan elkarrizketatzeko aukera izango dugu. Saskibaloia gustuko duzuenentzako aukera paregabea izangoa gaurkoa, lehen aldiz gerturatuko baitira basketeroak elkarrizketatuak izatera.

Bestetik beti bezala herriko taldeen ematizak eta hondartzako futboleko beste jardunaldi bat ere aztertuko ditugu. Honez gain zarauzko gazte batek ziklokrosean, espaiñiko federazioarekin izan dituen arazoak ere kontatzen saiatuko gara denborak uzten badigu.

Beraz hitzordua asteazkenero bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!! Orain gainera internet bidez entzuteko aukera izango duzue zarauztik kanpo zaudeten denak!!

zarauzko basketeruak

Entzun Mattingunekin egin genuen irratsaioa

Atzo lagun baten bisita izan genuen Arraio Irratiko ZarataZarautz saioan. Bartzelonatik egun batzuk pasatzera etorri den Mattingun izan genuen. Ordu eta erdiko tartean, Bartzelona inguruan mugitzen ari diren taldeez mintzatu ginen. Ohiko lehiaketa ere izan genuen eta baita deiak ere.

Irratsaioa, beti bezala, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN