Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Azken Finalaurrekoa Arraion!!!

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final aurrekoa Arraio irratian entzuteko aukera izango duzue beste behin ere. Azaroaren 29an, Donostiako Antonio Elortza belodromoan jokatuko den saioan, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxaga lehiatuko dira, Saroi Jauregi aurkezle moduan dutela.

donostia_bertsolariak.png

Beti egiten dugun bezala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Info 7 irratiarekin egingo dugu konexioa txapelketaz goza dezazuen.

SURFa eta SQUASHa MINTZAGAI IZERDITAN BLAIen

Iepa kaxo!

Gaur, asteazkenero bezala herriko taldeen emaitzak aipatugo ditugu, alde batetik aspaldiko partez areto futboleko taldean jasandako porrota eta Leihoak Zarautzek erdietsitako 9. garaipena erreskadan eta besteik Errenterian eskubaloi taldeak azken unean lortutako garaipen ikaragarria.

Honetaz gain gaurkoan Hawai aldera joko dugu bertan Koroa Hirukoitzaren 1. froga bukatu eta 2. hastear baitago. Gure ordezkarien egin dutenaren berri emango dugu, baita urrengo saioan noren aurka lehiatuko diren ere. Gainera herrian jokatu berri den Squash txapelketa azkarra eta laster jokatuko den ligarako baliagarria izango den txapelketa aipatuko ditugu.

Azkenik igandean izan zen emakumezkoen hondartzeko futbolaren jardunaldia errepasatuko dugu. Ahaztu gabe Jokin Argote pilotariak lortutako garaipen handia bigarren mailako lau terdiko txapelketan.

Hau dena ta gehiago beti bezala 20.00tatik aurrera herriko Irrati Liber bakarrean Arraion Irratian!!

Aisialdia Vs Astialdia Atalka saioan

Udan bai, jakiten dugu zer egin, zeri eskaini gure denbora (eta gaztetxeko urteurrenean ere ez dugu izan egitarau-plan-asmo faltarik ez hoixe!!!)…….. Baina, orain zer?

Udazkenean murgildurik gaudelarik, aste hontakoan, aisialdia eta astialdiaren inguruan arituko gara saio osoan zehar. Aukera paregabea beraz kontzeptu hauek baliatuz, bestelako gaien hausnarketa bultzatu, bideratu zein iradokitzeko….

Eta tira, aste honetan, Atalka-ren berezko ordutegia errespetatzen saiatuko gara!!!

denbora.jpg