Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

BI GOLFISTA IZANGO DIRA IZERDITAN BLAI SAIOAN

Iepa kaxo!! Halaxe da bai, gaurkoan bi gonbidatu izango ditugu, aspalditik nahi genuen golfaren munduan murgildu kirol hau zelaitik atera eta uhinetan zabaltzeko. Iñaki Enparanza “Enpa” eta Jon Ander Corralekin golfaren mundua hobeto ezagutuko dugu, txapelketak, handikapak eta makilen ezberdintasunak. Bestetik nola ez zarauzko golfaren egoeraz mintzatuko gara, bazkide kopurua, kuotak, golfeko maila…

Galdera hauez gain zuek ere galderarik egin nahi izan ezkero badakizue entzun gure saioa 20:00tatik aurrera.

Elkarrizketatuak ere jakin badakigu surf zaleak direla, honexegatik gaur ere Hawaira joko dugu Koroa Hirukoitzeko bigarren frogaren nondik norakoak jorratzeko. Bertan gure ordezkari bakarra Aritz Aranburu dugu, Hodei Collazo kalean geratu baita.

Azkenik ezingo dugu aipatu gabe utzi Jokin Argoteren 2. mailako 4 terdiko final handia. Larunbat honetan Beotibarren jokatuko den finalaz, pelotan adituak diren Xotamano eta Jorge Cerratok, beraien pronostioak emango dizkigute.

Esandako hau guztiaz gain beste hamaika kontu ere izango ditugu gaurkoan zarauzko kirol saiorik onenean, Izerditan blai-en non bestela

golfista

Entzun abenduko lehen ZarataZarautz irratsaioa

Kosta izan bazitzaigun ere, atzoko ZarataZarautz irratsaioa grabatzeko moduan izan ginen. Hala ere, ordubeteko saioa soilik dugu grabaturik, nahiz eta beti bezala, ordu terdiko saioa egin genuen. Atzokoan, B jauna eta Lagun Izoztua egon ginen soilik eta gustoko dugun musika jartzen egon ginen. Beti bezala, lehiaketatxoa ere izan genuen eta inguruko kontzertuen berri ere eman genuen.

Saio entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Egun honetako playlista berriz, HEMEN.