Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Etiopiaz mintzatu ziren Bitacora Kaiera saioan

Etiopiara eginiko bidaia batetaz hitzegiten egon ziren Azaroaren 2ko Bitacora Kaiera irratsaioan. Ordu t´erdi luzez bertako abenturak kontatzen ibili ziren hilabete oso batean Afrikar herrialdean egon ziren hiru lagunek. Honez gain, Pelloren ahotsa berriz entzun ahal izan genuen Arraioko uhinetan.

etiopia_0.jpg

Irratsaioa entzun nahi duenak, podcastean du:

II. ZarataFest jaialdia ZarataZarautzen

Azaroaren 3ko saioan, Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenaren barnean burutuko den II. ZarataFest jaialdian parte hartuko duten taldeez jardungo gara. Aurtengoan, Galiziatik datozen Hongo eta Black Panda taldeez gain, Soraluzeko KaosarenerasoaK, Torrelavegako Roman Castevet eta Logroñoko Raiser taldeak ariko dira. Talde guzti hauen errepasoa egingo dugu irratsaioaren lehen zatian.

zaratafest.jpg

Honen ostean, gure blog bikainean orain arte jarri ditugun taldeen errepasoa egingo dugu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera.

Ahuntzen eztul berri bat prest dago

Azaroaren 1eko eztula interesgarri joan zen atzo. Putzuzulo Gaztetxean izan zen kontzertuaren ondorioz irratsaioa berandu hasi bazen ere zer hitzegin eduki zuten Edonatok eta Malinchek.

Gaztetxearen urteurrena dela aprobetxatuz, Xakelako kide batzuk egon ziren Arraioko estudioan gonbidatu moduan. Honez gain, beteranoren baten bisita ere izan zen eta Zarautzen egon diren beste Gaztetxeen inguruan ere hitzegin zuten bi orduko irratsaioan.

1257084948671_f.jpg

Saioa entzun nahi?

Entzun itzazue atzoko kontzertuak!!

Atzo, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenaren barnean burutu ziren kontzertuak zuzenean emititu genituen gure uhinetatik. Denbora arazoak medio, Nabil Monssourren kontzertua ezin izan genuen emititu eta grabatu baina, Old Seed, Arrebote eta Stockolm SSren kontzertuzak entzuteko parada izan zenuten.

Hala ere, atzo kontzertura azaldu ezin izan zenutenentzat eta FMko 99.3tik entzun ezin izan zenutenentzat sarean eskuragarri dituzue. Hiru kontzertuak Podcastean dituzue.