Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Inor Ez taldeko kideak ZarataZarautzen

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Zarauzko Inor Ez taldeko kideak izango ditugu gonbidatu gisa. Europan barrena bira txiki bat burutzen izan dira aste santuetan eta egun horien inguruan mintzatuko gara. Honez gain, gainean duten grabazioren bat entzuteko parada ere edukiko dugu. Gogoratu hitzordua duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

Ligaxka amaituta kanporaketak hasten dira futbito txapelketan

Iepa kaixo!

Izerditan blai-ko kideok Arraio Irratiaren 5. urteurrenaren baitan antolatu dugun futbito txapelketa aurrera doa. Ligaxkako partiduak jolastu ostean jada kanporaketan ordua iritsi da, honela geratu da sailkapena . Astelehen honetan triangularra izango dugu Zelai Ondon, 1, 2, 3, 4 Anfeti de Bilbau, Ulacia eta Smooth Criminal Kri Kri taldeen artean. Hemendik bi taldek egingo dute aurrera eta ostiralean hasiko diren final laurdenetan parte hartzeko aukera izango dute.
Azken txanpan sartu da futbito txapelketa, beraz badakizu astelehen eta ostiraletan etorri animatzera eta Arraioren 5. urteurrenean parte hartzera!

Arrano Tabernako bertso afaria entzungai duzue iada

Atzo, Maiatzaren 6an, Arranopola Kultur Taldeak antolaturiko bertxo afaria entzungai duzue iada.

Formatu oso bereziko bertxo saioa izan zen ordea,. Lau bertsolari eduki genituen bertan, Uxue Alberdi, Jokin Uranga, Odei Barroso eta Miren Amuriza hain zuzen ere. Lehen biak, Arrano Kabia elkartean egin zuten bertsotan eta beste biak berriz, tabernan bertan. Elkar ikus ahal izateko gainera, bi pantaila berezi jarri ziren eta bertsoak ere elkartean eta tabernan bertan entzun ahal izan ziren.

Bertso saioa osorik entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Hala ere, bideoa ere laister sarean edukitzea espero dugu.

Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20an

Zarauzko Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20ean eta hau ospatzeko sekulako urteurrena antolatu dugu beste behin ere. Hemen duzue datozen egunetarako osatu dugu egitaraua:


Maiatzak 14, larunbata
: Arraio Irratia kalera aterako dugu irratsaio berezi bat egiteko. Goizeko 11:00etatik aurrera Musika Plazan egongo gara saio berezia egiten. Saio hau gainera, lehen aldiz FM bidez emititzea espero dugu.

Maiatzak 19, osteguna: Ostegun bidaiari bikain bat edukiko dugu Bitakora Kaiera irratsaioaren eskutik, Bertan, Fernando Rojo edukiko dugu berak eginiko bidai interesgarri baten inguruan. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan duzue Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 20, ostirala: Izerditan Blai irratsaioak azken bi hilabetetan antolaturiko futbito txapelketaren finala edukiko dugu. Final hau arratsaldeko 18:30etan izango da Poligonon. Arraio Vallekano ez da finalean izango baina bai pintxuak, zerbeza eta sekulako giro bikaina!!!

Maiatzak 21, larunbata: Goizeko 10:00etatik hasita, irrati libreen topaketak edukiko ditugu Putzuzulon. Bertan, Euskal Herriko irrati libre ezberdinetako kideak edukiko ditugu beraien esperientziak kontatuz.

14:00etan berriz, bertso bazkari bikaina antolatu dugu Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia Mosketeroekin. Sarrerak aldez aurretik hartu ahalko dira 15 eeuuroren truke Zarauzko Arrano, Eguzki eta Juli-Juli tabernetan. Egunean bertan 25 eeuuro balioko du bazkarirako sarrerak.

Bazkaria amaitzean eta dena jasotzean, kalera joango gara Oriyoko BonboTrompeta txarangarekin. Eta gaua amaitzeko, kontzertu itzela edukiko dugu Gaztetxean bertan Dirtaa, Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ taldeekin.