Zarauzko Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20ean eta hau ospatzeko sekulako urteurrena antolatu dugu beste behin ere. Hemen duzue datozen egunetarako osatu dugu egitaraua:
Maiatzak 14, larunbata: Arraio Irratia kalera aterako dugu irratsaio berezi bat egiteko. Goizeko 11:00etatik aurrera Musika Plazan egongo gara saio berezia egiten. Saio hau gainera, lehen aldiz FM bidez emititzea espero dugu.
Maiatzak 19, osteguna: Ostegun bidaiari bikain bat edukiko dugu Bitakora Kaiera irratsaioaren eskutik, Bertan, Fernando Rojo edukiko dugu berak eginiko bidai interesgarri baten inguruan. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan duzue Putzuzulo Gaztetxean.
Maiatzak 20, ostirala: Izerditan Blai irratsaioak azken bi hilabetetan antolaturiko futbito txapelketaren finala edukiko dugu. Final hau arratsaldeko 18:30etan izango da Poligonon. Arraio Vallekano ez da finalean izango baina bai pintxuak, zerbeza eta sekulako giro bikaina!!!
Maiatzak 21, larunbata: Goizeko 10:00etatik hasita, irrati libreen topaketak edukiko ditugu Putzuzulon. Bertan, Euskal Herriko irrati libre ezberdinetako kideak edukiko ditugu beraien esperientziak kontatuz.
14:00etan berriz, bertso bazkari bikaina antolatu dugu Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia Mosketeroekin. Sarrerak aldez aurretik hartu ahalko dira 15 eeuuroren truke Zarauzko Arrano, Eguzki eta Juli-Juli tabernetan. Egunean bertan 25 eeuuro balioko du bazkarirako sarrerak.
Bazkaria amaitzean eta dena jasotzean, kalera joango gara Oriyoko BonboTrompeta txarangarekin. Eta gaua amaitzeko, kontzertu itzela edukiko dugu Gaztetxean bertan Dirtaa, Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ taldeekin.
Be First to Comment