Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

MorMore taldea Zebrabidean

Zarauzko Mor More laukoteak Bidarriak deituriko diskoa kaleratu berri du, eta ostiral honetan Zarauzko Putzuzulo Amets fabrikan aurkezpen kontzertua egingo dute. Horrez gain, bihar emanaldia eskainiko dute Gasteizen. Horren harira, Arraio irrati librean, gela arroxera gonbidatu ditugu Mor More laukotea elkarrizketa egiteko.

muermor

Disgalerna izan genuen ZarataZarautzen

Azken ZarataZarautz saioan, Disgalernaren bisita eduki genuen: Los Conejos, Spectres, Torso, Latex edota Paranoid bezelako taldeen abestiak entzun genituen entzungai ordu eta erdi luzez

Abenduak_15_disgalerna

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista, beti bezala HEMEN.

Saskibaloiko mutilen entrenatzaileak eta kapitaina biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Bihar goi mailako gonbidatuak izango ditugu gela arroxean. Lehenago grabatuko dugun elkarrizketan saskibaloiko mutilen lehendabiziko taldearen entrenatzaileak izango ditugu, Iñaki Jiminez donostiarra eta Jokin Collantes zarauztarra. Beraiekin batera taldeko kapitaina Izotz Barrio ere gerturatuko zaigu. Jakingo duzuen bezala aurten lehen aldiz EBAn ari dira lehiatzen eta dagoeneko bi garaipen lortu dituzte. Maila honetan dituzten erronken inguruan jardungo gara hiru protagonistekin.

Honez gain playerotako 6. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu eta denbora izanez gero Hawaii aldera joko dugu Pipelineko uretan munduko txapelketaren azken albisteen berri emateko.
argazki200

A20: Debate erabakigarria

Kaixo Ahuntzaleok!

Aste honetan irratsaio handia izango dugu Arraio Irratian. Abenduaren 20ko hauteskundeetan zer egin zalantzan omen dabil jende asko, baina igandeko 21:00etatik aurrera argituko ditugu kontuan. DEBATE ERABAKAGARRIA izango dugu Ahuntzan. Arantxa Arrutirekin (EH Bildu), Jesus Aranarekin (EAJ) eta Ahal Dugu-ko kide batekin arituko gara.

Gai gehiagori buruz aritzeko aukera ere izango dugu, ordea. Besteak beste, Parisen aldaketa klimatikoari buruz 200 bat herrialdek lortutako akordioari buruz arituko gara Eguzko talde ekologistako kide batekin.

Badakizue, ez galdu! 21:00etatik aurrea, Arraio Irratian! FM 99.3!