Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Alazne dietisa biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan Alazne Agirrezabalaga izango dugu gela arroxean. Bera dietista-nutrizionista eta entrenatzaile pertsonala denez kirola egitean elikadura osasuntsua zer den argituko digu. Kirol denetan berdin jan behar den, errekuperatzeko zein elkagai diren egokiak, barrita eta gel energetikoen onurak eta kaldeak argituko dizkigu. Elkarrizketa grabatua izango denez zuek galderarik baldin baduzue ahalik eta azkarren egin gure feizbukean.

Honez gain playeroen 12. jardunaldia errepasatuko dugu, adaxka, bidoi eta bestelako zikinkeriz beteriko hondartzan ezusteko bat edo beste gertatu baitzen.

images (1)

BORROKA OROITUZ

Igande hontan, Otsailak 28an, Borrokaren oroimenean murgilduko gara.

Hasteko, Martxoak 3 elkarteko kidea den Lander Gartzia izango dugu tfnoaren beste aldean.

Ostean, Herri ekintza elkarteko kidea den Urkirekin solastuko gara. Hauek, 1976ko Martxoaren 3ko esentzia ideologikoa, gaurko errealitatera ekarri nahi dute. Borroka baten oroimenari, ezin baitzaio atzera begiratuta soilik eutsi.

Eta bukatzeko, Pasaiako sarraskia izango dugu hizpide, zoritxarrez. 32 urte eta gero epaileak auzia artxibatzea erabaki baitu berriro ere.

Ez omen dago aski frogarik.

Hontaz aritzeko, Santi Gonzalez abokatuarekin izango gara zuzen zuzenean.

Hau dena, igandean 21’etatik aurrera… Estatuari gerra! Beti!

martxoak3

Reverse-ko lagunak Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok!!! Aste honetan Zumaian ospatzen den Reverse festa elektronikoko kideak izango ditugu gela arroxean. Jaio berri den festa honek, bihar izango du bigarren ekitaldia, Torreberri Gaztetxean, eta Josu Alcantara, Ibailo eta Elektropeña izango gara musika jarriko dutenak. 12729071_974924102601652_1745436884427726857_nGaurko saioan jaialdi honen atzean dauden Igor Goikoetxea, Asier Garcia eta Josu bera etorriko dira irratira, biharko festa aurkeztu eta gurekin solastera!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

12208704_1656160487959742_5927524519657809661_n

 

Sinbiosia bolloenean!

Urte berriarekin batera, kide berriak izango gara gaurko Bolloenean. Hala ere, orain arte aritu diren Bolli eta Madame Kruasan gonbidatu ditugu tertulia pixka bat egiteko.

Ez galdu gaurko Bolloenea!Berrituta eta luzaroan irauteko prest datorkizue-eta!21:00etan, Arraio irratian.

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

 

 

INGOBERNABLES

Azken igandeko Ahuntzen irratsaioa, berriro ere, ezin hobea.

“Correscales” tarragona bidean zela, antolatzailetariko batekin izan ginen zuzen zuzenean

Eta bukatzeko, Gonzalorekin izan ginen. “Ingobernables” dokumentalaren egilearekin hain zuzen ere.

Gaur egun mugimendu anarkistak Bartzelonan bizi duen egoera islatzen duen dokumentala

Entzutekoa ezbairik gabe

On egin

ingobernables